Marie-Pierre Pruvot

frantziar artista eszeniko eta idazlea

Marie-Pierre Pruvot (Isser, Kabilia, Aljeria, 1935eko azaroaren 11), Marie-Pierre Ysser ezizenaz ere ezaguna, Aljerian jaiotako frantses artista eszenikoa da.

Marie-Pierre Pruvot
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJean-Pierre Pruvot
JaiotzaIssers (en) Itzuli1935eko azaroaren 11 (88 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta irakaslea
Jasotako sariak

bambi-officiel.com
IMDB: nm0998506 Facebook: MariePierrePruvotOfficiel Twitter: MPPruvot Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Marie-Pierre Pruvot, Jean-Pierre Pruvot jaiotza-izenaz, Aljerian sortutako emakume transgeneroa da. Antzezlekuetan Bambi izen artistikoarekin aritu zen. Ia 20 urtez antzeztu zuen Madame Arthur Le Carrousel de Paris kabaretetan.

1958an Bambi sexua berresleitzeko ebakuntza egin zioten, bere laguna Coccinelle baino bi urte geroago.

33 urte zituenean batxilergoa amaitu zuen. Ondoren Sorbonara joan zen unibertsitate-ikasketak egitera eta frantsesezko irakasle egin zen. 1976an Garges-lès-Gonesseko Pablo Picasso eskolan hasi zen irakasle eta bertan egin zuen lan 25 urtez. Palma Akademikoen Ordenarekin saritu zuten.

Gaur egun, Pruvot idazketan dihardu.

Liburuak aldatu

Eleberriak aldatu

Saiakera aldatu