Maria de las Mercedes Orleanskoa

Maria de las Mercedes Orleansekoa» orritik birbideratua)

Maria de las Mercedes Orleans eta Borboikoa, (Madrilgo Errege Jauregia, 1860ko ekainaren 24a- 1878ko ekainaren 26a) Espainiako erregina ezkontidea izan zen Alfontso XII.aren emazte izateagatik.

Maria de las Mercedes Orleanskoa

Espainiako erregina ezkontide

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría de las Mercedes Isabel Francisca de Asís Antonia Luisa Fernanda Felipa Amalia Cristina Francisca de Paula Ramona Rita Cayetana Manuela Juana Josefa Joaquina Ana Rafaela Filomena Teresa Santísima Trinidad Gaspara Melchora Baltasara et omni sancti
JaiotzaMadril1860ko ekainaren 24a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1878ko ekainaren 26a (18 urte)
Hobiratze lekuaTomb of Queen Maria Mercedes (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: Sukar tifoidea
tuberkulosia
Familia
AitaPrince Antoine, Duke of Montpensier
AmaLuisa Fernanda Borboikoa
Ezkontidea(k)Alfontso XII.a Borboikoa  (1878ko urtarrilaren 23a -  1878ko ekainaren 26a)
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Orléans (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakezkontidea eta aristokrata
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 109925418 Edit the value on Wikidata
Maria de las Mercedes Orleanskoa, 1874an

Biografia aldatu

 
Maria de las Mercedes Orleanskoa

Aita Antonio Orleanskoa izan zuen (1824-1890), Montpensierko dukea, Luis Filipe I.a Frantziakoa eta ama, berriz, Luisa Fernanda Borboikoa (1832-1897), une horretan Espainiako erregina zen Elisabet II.aren aizpa. Bikotearen bostgarren alaba izan zen.

Haurtzaroa Sevillan pasatu zuen eta, Seiurteko demokratikoaren garaian, erbesteratu beharrean izan ziren.

1874ko abenduan, Martínez Campos jeneralak monarkia berrezarri zuen Espainian eta Elisabet II.aren semea zen Alfontso XII.a egin zuten errege. Gauzak horrela, Maria de las Mercedesek etxera itzultzeko aukera izan zuen eta berriro jarri zen Sevillan bizitzen, San Telmo jauregian.

Bi urte aurrerago, 1872an, 12 urte zituen Maria de las Mercedesek eta bere lehengusu Alfontsok maitasun harreman bat hasia zuten. Alfontsoren ama erabat aurka izan zuten eta Espainiako gobernuak Europako printzesaren bat nahiago zuen, baina, jada erregea zen Alfontsok ez zuen amore eman eta, 1878ko urtarrilaren 23an, bikotea ezkondu egin zen Madrilgo Atocha basilikan. 17 urterekin, Maria de las Mercedes erregina ezkontide gazteena izan zen.

Heriotza aldatu

 
Maria de las Mercedes Orleanskoaren hilobia
 
Maria de las Mercedes Orleanskoa

Maria de las Mercedes (Madrilgo Errege Jauregian jaio zen 1860ko ekainaren 24an.

Tamalez, ezkontza hark ez zuen luze iraungo, 5 hilabete geroago, 1878ko ekainaren 26an, tifusak hil baitzuen erregina. Madrilgo Errege Jauregian izan zen heriotza, 18 urte bete eta bi egunetara.

El Escorialgo monasterioan lurperatu zuten, baina ez errege-erreginen panteoian, seme-alabarik gabe hil baitzen.

Maria de las Mercedes La Almudena katedrala bultzatzaile nagusia izan zen eta 1883an hasi zen honen eraikuntza. 2000ko azaroaren 8an, harantz eraman zituzten bere hondakinak, Alfontso XII.ak eskatu zuena betez.

Amodiozko istorio herrikoia aldatu

 
Maria de las Mercedes Orleanskoa eta Alfontso XII.a

Maria de las Mercedes erreginaren bat-bateko heriotzak zirrara berezia eragin zuen garaiko gizartean eta Riofrioko errege jauregira erretiratu zen erregearen tristurak ospe handia izan zuen. Abesti zaharra ahoz aho zebilen eta bi filma ere egin zituzten: ¿Dónde vas, Alfonso XII? eta ¿Dónde vas, triste de ti?.

Quintero, León eta Quirogak Romance de la reina Mercedes izeneko kopla egin zuten eta abeslari esanguratsuek interpretatu zuten, Concha Piquer, Marifé de Triana, Pastora Soler edo Paquita Rico beste batzuen artean.

Kopla bat ere inspiratu zuen, Mercedes erromantzea izenekoa, Quintero, León eta Quirogak egina eta abeslari askok abestua, Concha Piquer, Marifé de Triana, Pastora Soler eta Paquita Rico horien artean.

2003an, Maria Pilar Queralt del Hierrok nobela historiko bat argitaratu zuen "De Alfonso la dulcísima esposa" izenekoa, bertan Espainiako erregina honen bizitza irakur daiteke.

2003an, María Pilar Queralt del Hierro autoreak De Alfonso la dulcísima esposa nobela historikoa argitaratu zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maria de las Mercedes Orleanskoa