Maria Kleofasena, Bibliako pertsonaia da, hango beste pertsonaia baten (Kleofas) emaztea, Kristoren gurutziltzatzean egon zen emakumea izan zen, Joanen ebanjelioaren arabera, eta Hiru Marien pertsonaia multzoko bat gisa kontsideratzen ohi da.[1]

Maria Kleofasena

Bizitza
JaiotzaK.a. I. mendea
HeriotzaI. mendea ( urte)
Familia
Ezkontidea(k)Clopas (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Jarduerak
Santutegia
Apirilaren 24

Agerpena Itun Berrian aldatu

Joanen arabera, Jesusen gurutziltzatzean, Andre Maria ama, amaren ahizpa, Maria Kleofasen emaztea, eta Magdalako Maria izan ziren.[2]

Hiru Marien kondaira zehatzago ageri da Markosen ebanjelioan, zeinean gurutzeko heriotzaren unean ageri diren hiru emakumeak diren " Magdalako Maria, Santiago gaztearen eta Joseren ama Maria, eta Salome".[3] Hiruak izan ziren halaber, Markosek dioenez, hiru egunen buruan Jesusen hilobi hutsa aurkitu zutenak, berpiztueraren berri izan zutenak beraz.[4] Hirukote honetan, "Santiago gaztearen eta Joseren ama Maria" identifikatzen dute Maria Kleofasenarekin ondorengo interpretazio bibliko gehienek.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. «Las Tres Marías - Monasterios» www.monestirs.cat (Noiz kontsultatua: 2023-04-19).
  2. «Jn 19,25-27 - BIBLIJA.net - Biblia interneten» www.biblija.net (Noiz kontsultatua: 2023-04-19).
  3. «Mk 15,33-41 - BIBLIJA.net - Biblia interneten» www.biblija.net (Noiz kontsultatua: 2023-04-19).
  4. «Mk 16,1-8 - BIBLIJA.net - Biblia interneten» www.biblija.net (Noiz kontsultatua: 2023-04-19).
  5. (Gaztelaniaz) Parroquia, Secretaría. Santas Salomé y María de Cleofás, seguidoras del Señor (24 abril) | Parroquia de San Vicente Ferrer de Madrid. (Noiz kontsultatua: 2023-04-19).

Kanpo estekak aldatu