Maria II.a Diaz Harokoa

Maria II.a Diaz Harokoa (c. 1320 - 1348ko irailaren 16a) Bizkaiko hamabigarren andrea izan zen[1] Joan Harokoaren alaba eta Maria Diaz Harokoaren ondorengoa. Joan Nuñez Lara Gaztelako noblearekin ezkondu zen, eta areagotu ziren bere garaian Gaztelako koroak Bizkaiko jaurerria hartzeko ahaleginak.[2]

Maria II.a Diaz Harokoa
Bizitza
Jaiotza1320
Herrialdea Gaztelako Koroa
Heriotza1348ko irailaren 16a (27/28 urte)
Hobiratze lekuaSan Frantzisko eliza
Familia
AitaJoanes I.a Harokoa
AmaElisabet Portugalgoa
Ezkontidea(k)Joanes Nuñez IV.a Larakoa
Seme-alabak
LeinuaHaro leinua
Jarduerak

Biografia aldatu

Aita Joan Harokoa Bizkaiko jauna eta ama Elisabet Portugalgoa izan zituen. 1320 inguruan jaio zen.

Aitak ez zuen luzaroan iraun agintaldian. Mariak bi urte inguru zituela jarauntsi zuen baina bere eragina zabaltzea saiatzeagatik 1326ko urriaren 31n Alfontso XI.a Gaztelakoak hala aginduta Toron erail zuten. Erregeak Joanen ondasunak konfiskatu zituen eta sei urte zituen Maria Baionara erbesteratu zen. Gaztelar erregeak amonaren eskubideak erosteko eskaintza egin zuen baina Maria Diazek saltzeari uko eta Jaurerrira itzuli zen.

1331n, Baionan zegoela, hamabi urte zituen Maria gazteak Joanes III.a Nuñez Larako jauna ezkondu zuen.[3]

1334an Maria bere ilobaren alde karguari uko egin zion.[4] Mariak hamalau urte zituen.

Alfontso XI.aren erreinaldiaren lehenengo zatian, Joan Nuñez bere senarrak Joan Harokoaren ondasunen eske aritu zen, zenbait alditan erregearen aurka matxinatuz. Behin erregeak Lerman Joan Nuñez setiatu eta mendean hartu zuen, bakezkoak egin zituzten.[5] Orduan, erregeak Mariaren titulua berretsi zuen, 1332tik aurrera berarentzat aldarrikatu izan zuen arren.

Maria amama, jada hirurogeita hamar urtetik gorakoa zelarik, 1342ko urriaren 3an, asteazkena, egunsentian hil zen.

1348ko irailaren 16an, Nuño semez erditu zenean hil zen. Nuñok jaurerria jarauntsi zuen eta lau urte geroago Bermeon hil zen arte baita mantendu ere. Palentziako San Frantzisko komentuan lurperatu zuten.[6] Egun komentuaren elizak baino ez du zutik iraun.

Familia aldatu

Aitona
  Joanes Alfontso
Valencia de Camposko jauna
Amona
  Maria Diaz
Bizkaiko andrea
Aitona
  Alfontso
Portalegreko jauna
Amona
  Yolanda
Peñafielgoa
Aita
  Joan Harokoa
Bizkaiko konde
Ama
  Elisabet
Portugalgoa
  Maria Harokoa
Bizkaiko andrea

Ezkontza eta seme-alabak aldatu

Mariak Joanes III.a Nuñez Larako jauna ezkondu zuen. Hau Alfontso X.a Gaztelakoaren birbiloba izan zen.

Bikoteak lau seme-alaba izan zituzten:

Erreferentziak aldatu

  1. Rodríguez García, Francisco. (2002). Crónica del Señorío de Vizcaya. (1. argitaraldia) Maxtor Librería ISBN 84-9761-029-6..
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. Estepa Díez, Carlos. (2006). «Doña Juana Núñez y el señorío de los Lara» Revue interdisciplinaire d’études hispaniques médiévales (París: SEMH-Sorbonne).
  4. Novia de Salcedo, Pedro. (1851). Defensa histórica, legislativa y económica del señorío de Vizcaya y provincias de Alava y Guipúzcoa. II Bilbo: Librería de Delmas e Hijo OCLC .32334935.
  5. Núñez de Villaizán, Juan; Catalán, Diego. (1977). Gran crónica de Alfonso XI. (1. argitaraldia) Madril: Editorial Gredos ISBN 8460007979..
  6. Arco y Garay, Ricardo del. (1954). Sepulcros de la Casa Real de Castilla. Madril: Instituto Jerónimo Zurita. Consejo Superior de Investigaciones Científicas OCLC .11366237.

Kanpo estekak aldatu


Aurrekoa
Maria Diaz
Bizkaiko andrea
13341348
Ondorengoa
Nuño