Maria Antonia Uzkudun

euskal erraketista

Maria Antonia Uzkudun Amunarriz (Anoeta , Gipuzkoa, 1927Madril, 2008ko urtarrilaren 27a) euskal erraketista profesionala izan zen. Anoetako txikita goitizenarekin kantxaratu zen eta munduan inoiz izan den erraketistarik handienetarikoa izatera heldu zen.[1] Emakumezkoen kirol profesionalean aitzindaria izan zen.[2]

Maria Antonia Uzkudun

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Antonia Uzkudun Amunarriz
JaiotzaAnoeta, 1927
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMadril2008ko urtarrilaren 27a (80/81 urte)
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Izengoitia(k)Txikita de Anoeta eta Chiquita de Anoeta
Erraketistak

Biografia aldatu

Maria Antonia Uzkudun Anoetan jaio zen eta 14 urte zituenetik kantxaz-kantxa ibili zen, erraketa lagun zuela. 1941. urtean egin zuen debuta Salamancan eta 1964an Kirol Merituaren domina eman zioten. Garai hartako beste hainbat sari ere irabazi zituen. Salamancan ez ezik, Madril, Valentzia, Bartzelona, Kuba zein Mexikoko frontoietan jokatu zuen. Mexikon jardun zuen sasoian berriz, sari oso garrantzitsuak banatzeko ere deitzen zioten; hipodromoko sariak zein literatur mailakoak.[3]

28 urtez jardun zuen Maria Antoniak pilotari profesional gisa, 40 urte zituela lan hori uztea erabaki zuen arte. Madrilera ezkondu zen, baina inoiz ez zuen Anoeta ahaztu, sarri etortzen zen familia bisitatzera.

Omenaldiak aldatu

  • 1996ko martxoaren 3an Anoetako Udalak eta Kuku Elkarteak omenaldia egin zioten, pilota astearen ekitaldien barruan.
  • 2013ko ekainaren 8an Irurako Frontoian VII. Emakume Pilotari Egunean ere omendu zuten, beste hainbat erraketistarekin batera. [4]
  • 2013ko abuztuan Bilbon jaso zuen omenaldia ahaztutako hainbat erraketistaren batera.[5]
  • Emakundek Martxoak 8rako Erabakitzen dudana izango naiz kanpainaren barruan Txikita de Anoeta erreferentetzat jarri zuen, Marie Curie zientzilaria, Clara Campoamor idazlea eta Frida Kahlo margolariarekin batera /[6]

Erakusketak aldatu

  • Euskal Herriko hainbat udalerritan antolatu dira erakusketak erraketistak kirol munduan egindako ekarpena bistaratzeko [7]

Erreferentziak aldatu

Kanpo lotura aldatu