Mari Carmen Martínez Chamorro

mediku eta ikertzailea

Mari Carmen Martínez Chamorro (León, 1969) Hematología eta Hemoterapian espezializatutako medikua, Madrileko Quironsalud Unibertsitate Ospitaleko Hematologia zerbitzuaren zuzendaria. FLL - Fundación Leucemia y Linfoma elkarteko lehendakari ordea. CAR-T terapian espezialista.

Mari Carmen Martínez Chamorro
Bizitza
Hezkuntza
HeziketaValladolideko Unibertsitatea
Madrilgo Unibertsitate Autonomoa
Jarduerak
Jarduerakmedikua eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)Quirónsalud
Madrilgo Unibertsitate Europarra

Biografia aldatu

Esteban Martínez Reñones medikuaren alaba, León-en jaio zen.[1][2]

Valladolideko Unibertsitatean Medikuntza eta Kirurgian Lizentziatu eta Madrileko La Princesa Unibertsitate Ospitalean Hematologia eta Hemoterapiako formakuntza jaso zuen Fernández-Rañada doktorearen eskutik. Madrileko Unibertsitate Autonomoan Medikuntza eta Kirurgia eremuko doktoretza lortu zuen. Madrileko Europar Unibertsitean irakasten du eta hainbat elkarteren kidea da, besteak beste, Fundación Leucemia y Linfoma eta Asociación Española de Hematología y Hemoterapia, bertatik "Marcos Fernández" ikerketa bekak ematen dituen komitearen parte izan da.[3]

1997tik 2007ra Madrileko Ruber Klinikako Hematologia Kliniko eta Transplante Hematopoyetiko unitatearen erantzulea izan zen, egun Madrileko Quironsalud Unibertsitate Ospitaleko Hematologia zerbitzuaren zuzendaria. CAR-T terapian berezitua, zelula tumoralak artatzeko tratamendua.[4]

Sariak eta Aitortzak aldatu

  • 2021ean Vanitatis-ek Espainiako 50 emakume mediku onenetarikoen zerrandan sartu zuen[4][5]
  • Aparteko Lizentziatura Saria[3]
  • Medikuntza eta Kirurgia Ikasketak amaitzeagatik hirugarren sari nazionala[3]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Ponferrada, Noticias León | Última Hora León, Bierzo y. ««La hematología ha liderado el desarrollo de la inmunoterapia»» Noticias León | Última Hora León, Bierzo y Ponferrada (Noiz kontsultatua: 2022-01-01).
  2. (Gaztelaniaz) Bonilla, Raquel. (2020-12-03). ««Las CAR-T son eficaces en tumores hematológicos resistentes»» La Razón (Noiz kontsultatua: 2022-01-01).
  3. a b c (Gaztelaniaz) «Carmen Martínez Chamorro» Hospital Universitario Quirónsalud Madrid (Noiz kontsultatua: 2022-01-01).
  4. a b (Gaztelaniaz) Vanitatis. (2021-09-09). «Estas son las 50 mejores doctoras de España» vanitatis.elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-01).
  5. (Gaztelaniaz) «Estas son las 50 mejores doctoras de España» Consalud (Noiz kontsultatua: 2022-01-01).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu