Marguerite Donnadieu (Gia Din, Indotxina, oraingo Vietnam, 1914ko apirilaren 4Paris, 1996ko martxoaren 3a), Marguerite Duras bezala ezaguna dena, idazle, gidoilari eta zinema zuzendari frantziarra izan zen.

Marguerite Duras

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarguerite Germaine Marie Donnadieu
JaiotzaGia Định (en) Itzuli1914ko apirilaren 4a
Herrialdea Frantzia
BizilekuaParis
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParisko 6. barrutia1996ko martxoaren 3a (81 urte)
Hobiratze lekuaMontparnasseko hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: hestegorriko minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Robert Antelme  (1939ko irailaren 23a -  1947ko apirilaren 24a)
Dionys Mascolo  (1947 -  1956)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea Licence de droit (en) Itzuli, DES (en) Itzuli
Q3578527 Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Vietnamera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, film-zuzendaria, gidoilaria, eleberrigilea, antzerkigilea, autobiografialaria, kazetaria, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, filosofoa eta errealizadorea
Enplegatzailea(k)Elle (aldizkaria)
Libération
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
MugimenduaNouveau romana
Izengoitia(k)Marguerite Duras
Genero artistikoaeleberria

IMDB: nm0243921 Allocine: 663 Allmovie: p159901 IBDB: 7522
Musicbrainz: 7ccf137d-7405-4285-9f83-e297e6d7df6c Discogs: 233785 Find a Grave: 4930 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

 
Ainara Azpiazu "Axpik" egindako erretratua

Marguerite Durasek haurtzaroa eta nerabezaroa Indotxinan igaro zituen, eta bere bizitzako garai horrek aztarna sakona izan zuen bere lanetan. Matematika irakaslea zuen aita; ama, Marie Legrand, maistra zen. Bi neba ere bazituen. Ama alargundu zenean, Frantzian urtebete egin ondoren, Indotxinara itzuli ziren, eta hantxe pasatu zituzten hamar urte, mahastizaintzatik bizi nahian.[1]

1932an, Parisera itzuli eta Filosofia, Matematika eta Zuzenbidea ikasi zituen. Ikasketak bukatu eta gero, idazkari lanetan ibili zen 1941eko azaro arte Koloniako Ministerioan eta, orduan, dimisioa eman zuen.

1939an Robert Antelmerekin ezkondu zen, seme bakarra izan zuten, baina 1942an hil zen. Urte horretan, Marguerite Durasek Dionys Mascolo ezagutu zuen, eta maitale bihurtu ziren; Jean izeneko seme bat izan zuten. Frantziako Alderdi Komunistako partaide izan zen, baina 1955ean alderditik kanporatu zuten.

Okupazio garaian, Marguerite Durasen senarra, Robert, deportatu egin zuten. Okupazio garaiko urte haietan du sorburua La douleur eleberriak (1985), non bere senarra kontzentrazio-eremuetatik itzuli zenekoa kontatzen duen.

1950an Un barrage contre le Pacifique eleberria argitaratu zuen. Aurrez bazituen zenbait eleberri argitaraturik, baina arrakasta txikiagokoak izan ziren. Eleberria, egilearen Indotxinako esperientzien kontakizun gordina Vietnamgo independentzia gerra bete-betean, hankaz gora jarri zuen sistema kolonialaren irudi atsegina, haren basakeria eta zentzugabea agerian utziz ("putetxe koloniala"). Frantziako Gongourt Akademiak baztertu egin zuen idazlan hori saria ematea, Durasen konpromiso komunista zela eta, haren arabera.

Bigarren Mundu Gerra bukatu eta gero, kazetari, zinema zuzendari, idazle... aritu zen. Hasiera batean neorrealismoaren ezaugarriak zituen bere lanak, hala nola Des petits chevaux de Tarquinia liburuak. Geroago, Nouvelle Vague aldera jo zuen, eta, azkenik, Nouveau Romanaren ideiak bereganatu zituen. Bere eleberriak ez zituen soilik esperimentalismora mugatzen, zer edo zer jator eta zinezkoa agertzen da bere liburu bakoitzean, Moderato cantabile testuan frogatu daitekeen bezala. Marguerite Durasen idazkerak kolokan jartzen du, orobat, sorkuntza artistiko klasikoa, eta horregatik bilatu izan zaio zerikusia «Ecole du Regard»-ekin.[1]

70eko hamarkadan, zinemagintza nabarmendu zen gehienbat Marguerite Durasen lanean: hamahiru film egin zituen eta berak egindako bost gidoi argitaratu. Hiroshima mon amouren gidoiak (1959) arrakasta handia izan zuen Alain Renaisek zuzendutako filmaren bitartez.

1984an, Durasek 70 urte zituenean, L'amant argitaratu eta Goncourt saria irabazi zuen. L'amant eleberriak (euskaraz Maitalea izenburupean argitaratua) egilearen haurtzaroa du iturburu eta oinarri nagusia. Indotxinan jaiotako kolono frantziarren alaba den gaztetxo bat (Duras bera bezala) da pertsonaia nagusia eta narratzailea, eta neska horren eta merkatari txinatar aberats baten arteko amodiozko pasioa kontatzen du.[2]

Alkoholak gaindituta eta hamalau urtez bakarrik egon ondoren, Margueritek beste amorante bat izan zuen 1980an, Yann Andréa, jaiotzez Yann Lemée zena. Duras baino 38 urte gazteagoa zen eta azken egun arte, ondoan izan zuen. Andréak kontatu zuen aparteko fintasun eta objektibotasunez haren desintoxikazio-prozesua, M.D. liburuan. Margueriteren irakurle, zuzentzaile eta solaskide izan zen Yann Andréa. Marguerite Duras 1996ko martxoaren 3an hil zen, Parisen. Montparnasseko hilerrian lurperatu zuten.

Lanak aldatu

Literatura lanak aldatu

  • Les Impudents, 1943
  • La Vie tranquille, 1944.
  • Un barrage contre le Pacifique, 1950.
  • Le Marin de Gibraltar, 1950.
  • Des petits chevaux de Tarquinia, 1953.
  • Des journées entières dans les arbres, Le Boa, Madame Dodin, Les Chantiers, 1954.
  • Le Square, 1955.
  • Moderato Cantabile, 1958.
  • Les Viaducs de la Seine et Oise, 1960.
  • Hiroshima mon amour, 1960.
  • L'après-midi de M. Andesmas, 1962.
  • Le Ravissement de Lol V. Stein, 1964.
  • Théâtre I : les Eaux et Forêts 1965.
  • Le Vice-Consul, 1965.
  • L'Amante Anglaise, 1967.
  • Théâtre II : Suzanna Andler-Des journées entières dans les arbres-Yes, peut-être-Le Shaga-Un homme est venu me voir, 1968.
  • Détruire, dit-elle, 1969.
  • Abahn Sabana David, 1970.
  • L'Amour, 1971.
  • Ah! Ernesto, 1971.
  • L'Homme assis dans le couloir, 1980.
  • Les Yeux verts, 1980.
  • L'Homme atlantique, 1982.
  • La maladie de la mort, 1982.
  • Théâtre III, 1984.
  • L'Amant, 1984. Goncourt Saria jaso zuen.
  • Les Yeux bleus, cheveux noirs, 1986.
  • La Pute de la côte normande, 1986.
  • Emily L., 1987.
  • L'Amant de la Chine du Nord, 1991.

Euskaraz aldatu

Zinema lanak aldatu

  • Détruire, dit-elle, 1969.
  • Jaune le soleil, 1971.
  • Nathalie Granger, 1972.
  • La Femme du Gange, 1974.
  • India Song, 1975.
  • Son nom de Venise dans Calcutta désert, 1976.
  • Baxter, Vera Baxter, 1977.
  • Des journées entières dans les arbres, 1976.
  • Le Camion, 1977.
  • Les Mains négatives, 1978.
  • Le Navire Night, 1979.
  • Cesarée, 1979.
  • Aurelia Steiner (Melbourne), 1979.
  • Aurélia Steiner (Vancouver), 1979.
  • L'Homme atlantique, 1981
  • Agatha et les lectures illimitées, 1981
  • Dialogue de Rome, 1982.
  • Les Enfants, 1985.

Elkarteak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Marguerite Duras - Maitalea» www.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-04).
  2. «Uberan - Euskal Idazleen Elkartea - Marguerite Duras akorduan» uberan.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-18).
  3. «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-20).
  4. «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-20).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu