Marcelo Ríos

tenislari txiletarra

Marcelo Ríos, izengoitiz Chino Ríos (Santiago, Txile, 1975) tenislari profesionala da. Munduko tenis-jokalari onenetako bat izan da. 1993an, hamazazpi urte zituela, Estatu Batuetako gazte-mailako Irekia irabazi zuen, eta bere mailan munduko aurren sailkatu zen. Gainera, bere herrialdeko hedabideek urteko jokalari onena izendatu zuten. 1995ean, Herbehereetako irekia irabazi zuen, Bolonia, Amsterdam eta Kuala Lumpurko tituluez gainera. 1996an, hamaseigarren sailkatu zen jokalari profesionalen zerrendan. 1998an, Cayo Vizcaíno lehiaketako finala irabazi zuen, André Agassi estatubatuarraren aurka, eta Pete Sampras kendu zuen zerrendako lehen postutik. Munduko tenis-jokalari profesionalen sailkapenean aurreneko lekua lortzen zuen Hego Amerikako lehen jokalaria izan zen.

Marcelo Ríos

Bizitza
JaiotzaSantiago1975eko abenduaren 26a (48 urte)
Herrialdea Txile
BizilekuaSantiago
Familia
Ezkontidea(k)María Eugenia Larraín (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaSantiago College (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktenislaria
Tenis
Jokaeraezkerra eta bi eskuz errebeska jotze
Bakarka i/g391–192
Binaka i/g36–58
 
EntrenatzaileaPeter Lundgren (en) Itzuli
Lateralitateaezkerra
Pisua75 kilogramo
Altuera175 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm3270784 Twitter: MarceloRios75 Instagram: marceloriosoficial Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marcelo Ríos