María del Carmen Carrillo Losada

gizarte hezitzailea eta politikoa, hiriburu bateko lehen emakume zinegotzi ijitoa

María del Carmen Carrillo Losada (Palma de Río, Kordoba, 1959) espainiako hiriburu bateko lehen emakume zinegotzi ijitoa izan zen, Jaéngo probintziakoa hain zuzen ere. Ijito-mugimenduaren aitzindarietako bat izan zen.[1]

María del Carmen Carrillo Losada
zinegotzi

1999 -
Bizitza
JaiotzaPalma del Río, 1959 (64/65 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaQ21086673 Itzuli
Gizarte Hezkuntza
Jarduerak
Jarduerakgizarte hezitzailea eta politikaria

Biografia aldatu

Ijito familia batean jaio zen, txikitatik Maria del Carmen eta bere ahizpak eskolara joan zitezen arduratu zena. Bere familian ohiturak, betebeharrak eta eskubideak transmititu ziren.[2] Erizain laguntzailea eta gizarte-hezitzailea izateko ikasi zuen.[1]

Lan ibilbidea aldatu

Denbora batez erizaintzako laguntzaile aritu zen Kordobako ospitale batean.[3] Palma del Rioko ijito-elkarteko zuzendaritzako kidea izan zen. Gero, Andaluziako Ijito Elkarteen Federazioan zuzendaritzan aritu zen 1998. urtera arte. 1981ean, Andaluziako Juntaren lehen proiektua (ijito-haurrak hezi) koordinatzeko hautatu zuten.[2]

1990ean Jaenera iritsi zen urtebeteko kontratuarekin, haur-hezkuntzako programa baten koordinatzaile lanetarako, baina 1991ko Mancha Realeko gertaera arrazistak zirela eta, Andaluziako Elkarte Erromanien Federazioak Carrillo probintzian jarraitzea funtsezkotzat jo zuen.[4]

Probintzia-hiriburu bateko lehen emakume zinegotzia izan zen, Jaengoa. 1999ko hauteskundeetan, bertako zinegotzi lanetan hasi zen.[2] Urteak joan urteak etorri, ijitoen mugimenduaren aitzindari historikoa bihurtu da.[1][5]

Ijitoen Kulturaren Institutuko Kontseilu Aholku-emailean ijitoen erakundeekiko harremanen arduraduna da. Sinando Kali elkarteko lehendakaria ere bada.[5]Unión Romaní delakoan berdintasun arloko arduraduna da.[1][6]

"Pertsonak lanaren duintasuna izan behar du, eta hori, jakina, ez da gizarte-zerbitzuen prestazio, laguntza edo klientelismo baten ondorioa. Lan- eta hezkuntza-laguntza neurrien babesa izan behar du... Txarto ikusten dut arrazismoa administrazioaren barruan eta axolagabekeria politikoa, gutxiengo batekin egin daitekeen ekintzarik okerrena...[2]

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 2017an, urteko Emakume Ijito Saria jaso zuen, Andaluziako Hermandad Gitana elkarteak sortutako saria.[5][7][8]
  • 2020an, AMURADI-FAKALIren 20. urteurreneko saria, Sinando Kali elkarteko presidente zela.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d «La gitanidad para Mª Carmen Carrillo Losada» El Instituto de Cultura Gitana es una fundación del sector público estatal promovida por el Ministerio de Educación, Cultura y Deporte cuyos objetivos son el desarrollo y la promoción de la historia, la cultura y la lengua gitanas, y la difusión de su conocimiento y reconocimiento a través de estudios, investigaciones y publicaciones. 2020-05-13.
  2. a b c d 50 MUJERES GITANAS EN LA SOCIEDAD ESPAÑOLA. MARIA DEL CARMEN CARRILLO LOSADA. .
  3. «El primer curso europeo sobre estudios gitanos pretende hacer llegar la cultura y los valores caló a la población | Diario Digital de la UJA | Compromiso con la sociedad» diariodigital.ujaen.es.
  4. «Mujeres gitanas y política. María José Jiménez.» ecologia.facilisimo.com.
  5. a b c Dirección. (2017-11-20). «La asociación ‘Hermandad Gitana’ entrega el jueves los premios que distinguen a personas y entidades en la promoción del pueblo gitano» Almeria Noticias | Tu periódico online.
  6. a b Comunicación. (2021-11-19). «AMURADI CELEBRA SU VIGÉSIMO ANIVERSARIO EN EL MARCO DEL 22N» Federación de Asociaciones de Mujeres Gitanas.
  7. Almeria, Diario de. (2017-11-25). «Alegría y pasión por el pueblo gitano» Diario de Almería.
  8. Almeria, Diario de. (2017-11-21). «Distinción por el apoyo en la promoción del pueblo gitano» Diario de Almería.

Kanpo estekak aldatu