María Muñoz

argentinar irrati- eta telebista-esataria, aurkezle eta animatzailea

María Muñoz, jaiotzaz María Eva Muñoz (Temperley, Buenos Aires, Argentina, 1968ko apirilaren 27aBuenos Aires, 2003ko apirilaren 29a) argentinar irrati- eta telebista-esatari, -gidari eta -animatzailea izan zen.

María Muñoz
Bizitza
JaiotzaBuenos Aires, 1968
Herrialdea Argentina
Heriotza2003ko apirilaren 29a (34/35 urte)
Heriotza modua: bularreko minbizia
Jarduerak
Jarduerakaurkezlea eta irrati-esataria

Find a Grave: 7604965 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

María Muñozek Irrati-Irakaskuntzako Goi Mailako Institutuan (ISER) egin zituen lokuzio-ikasketak, eta hantxe lortu zuen esatari nazionalaren titulua.[1]

Telebistan eman zituen lehen urratsak Video Cable Comunicación-en (VCC) izan ziren, eta, Alejandra Gavilanesekin batera, Cablín izeneko haur-seinalearen lehen bi aurkezleetako bat izan zen. Geroago, Juan Alberto Badiaren eskutik, "Imagen de radio" saioan aritu zen. Geroago, 1998an, Horacio Embónekin batera, Canal 9 katean ematen zen albistegia gidatu zuen. Irrati lana Radio Mitre-n egin zuen, eta handik Marcelo Tinellik gidatzen zuen Videomatch telebista-saioko off-eko ahotsa izatera pasatu zen. Azkenik, bere azken lanak hauexek izan ziren: Radio 10 (bere kazetaritza-, musika- eta kultura-programa propioa zuen); Mega 98.3 irratian (Argentinako rock nazionala emititzeko FM irratia); Después de hora telebista-albistegian, Daniel Hadaden ondoan; eta Utilmuy Satelite kable-seinalearen hainbat programatan. Haren ahotsa oso tinbre femeninokoa zen, eta gozotasun handikoa. Bere gaitasunengatik, Martín Fierro saria irabazi zuen (Argentinako ikuskizunaren figurei ematen zaien sari gorena), 2002an eman zioten saria. Gertaera horren ondoren, Mariak bere gaixotasunaren berri izan zuen, bularreko minbizia hain zuzen ere, eta hantxe hasi zen haren aurkako borrokaldia -azkenean, eta ahalegin guztiak egin arren, porrot egin zuena-, hil zen egunera arte; Buenos Airesko San Camilo erietxean zegoela gertatu zen.

Mariak bi haur utzi zituen, eta haien alde borrokatu zen indar guztiekin.[2]

Anekdotarioa aldatu

Mariak "Después de Hora" telebista-saioa egiten zuenean (albistegia astelehenetik ostiralera 00:00etan hasten zen), Daniel Hadadekin eta beste lankide batzuekin batera; ohikoa zen, eszenatokian agertzean, Charles Aznavourren bertsioan "She" musika-gaiarekin batera agertzea. Bere kideek eta produkzioak María Muñozen edertasuna, dotorezia eta sentsualitatea nabarmentzen zuten horrela.

Luis Hesares-en hitzetan:

Maria Muñozi, ISERen lokuzio-ikastaroa ematen hauxe esan nion egun batean, ikasle ginela, hauxe esan nion "laster egongo zara komunikabideetan", eta halaxe gertatu zen. Gero, haren ibilbidea ezaguna izan zen jendaurrean, bere talentuagatik eta ahots ederragatik.

Legatua aldatu

María Muñozi gehien miresten dion pertsonetako bat Damián Muñoz iloba da, 'Popochi ' ezizenaz ezagunagoa, bere lanbidean jarraitu baitio, komunikabideetan esatari ezaguna baita.

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 2002ko Martín Fierro saria irabazi zuen .
  • Hil ostean ere, haren ahotsa Radio 10eko erantzungailuan jasota dago, omenaldi gisa, irratiaren estudio nagusiari ere deitu zitzaion, "María Muñoz" izenarekin.

Erreferentziak aldatu

  1. Hermosa por fuera, hermosa por dentro. Aquellos que te conocimos y compartimos el ISER contigo, te vamos a extrañar y a recordar eternamente con muchísimo cariño. Fuente: Foro de locutores.com.ar
  2. Homenaje a la maravillosa locutora que falleció en el año 2003, con menos de 35 años, luego de haber desarrollado una maravillosa trayectoria en radios y televisoras de Argentina, llegando a la cumbre al obtener el premio Martín Fierro a la "Mejor labor de locución por su trabajo durante el año 2001". Invitamos a recorrer por la web los sitios donde aparecen los rastros de su corta vida. Fuente: Foro de locutores de Argentina.

Kanpo estekak aldatu