María Milagros Rivera Garretas

historialari espainiarra

María Milagros Rivera Garretas (Bilbo, 1947ko azaroaren 26a) bizkaitar historialari eta saiakeragilea da.

María Milagros Rivera Garretas
Bizitza
JaiotzaBilbo1947ko azaroaren 26a (76 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria
Enplegatzailea(k)Bartzelonako Unibertsitatea
mariamilagrosrivera.com…

Historia eta Kultura Antropologiako ikasketak egin zituen, eta Estatu Batuetako eta Europako zenbait Unibertsitatetan sakondu zituen gero. Azkeneko urteetan Erdi Aroko Historia irakasle izan da, Bartzelonako Unibertsitateko Geografia eta Historia Fakultatean. Gainera, Centre d'Investigació Històrica de la Dona erakundearen sortzaileetako bat da, eta zuzendaria. Bere ikerketa-lana hiru arlotan oinarritu da: Erdi Aroko Gaztelako historia soziala, garai hartako emakumeen bizitza eta obraren interpretazioa, eta egungo feminismoaren teoria eta praktika.

Lanik aipagarrienak: Textos y espacios de mujeres. (Europa, siglos IV-XV) (1990, Emakumeen testuak eta espazioak: Europa [IV-XV mendeak]), Nombrar el mundo en femenino. Pensamiento de las mujeres y teoría feminista (1994, Mundua femeninoz izendatu: emakumeen pentsamendua eta teoria feminista), El fraude de la igualdad (1997, Berdintasunaren iruzurra). Gainera, ikerkuntza historikoko eta kritika feministako artikulu askoren egilea da.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu