María José Llergo

Kordobar flamenko-abeslaria

María José Llergo Sánchez (Pozoblanco, Kordoba, 1994) andaluziar flamenko-abeslaria da. 2022an jatorrizko abesti onenaren Goya Saria irabazi zuen[1].

María José Llergo

Bizitza
JaiotzaPozoblanco, 1994 (29/30 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakflamenko abeslaria
Jasotako sariak

mariajosellergo.com
IMDB: nm11260296 Facebook: mariajose.llergosanchez Instagram: mjllergo Youtube: UCPa7h01kupe1sohvmkoFk7w Spotify: 70GBRlKEGjfueop2lfdQ4Q iTunes: 1445734540 Last fm: María+José+Llergo Musicbrainz: 03be3a68-c84e-4d41-a25e-a76c0edbd11a Discogs: 7015392 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Aitona kantaore autodidakta zuen eta hark irakatsi zion abesten[2]. Hamar urtez biolina jotzen aritu zen eta 18 urte zituela beka baten bidez Bartzelonara joan zen El Liceun abesti moderno eta jazz ikasketak egitera. Horren ondoren Kataluniako Musika Goi Eskolan flamenko abeslari ikasketak egin zituen[3].

"Niña de las dunas" bideoklipa izan zen bere musika ibilbidearen hasiera[4]. 2019an musika urbanoaren bilduma zen Moonchies diskoan hartu zuen parte[5] eta 2020an Sanación diskoa atera zuen, bere ibilbideko lehenengoa. Iruñean egin zuen aurkezpena, Baluarte jauregian, "Flamenco on fire" jaialdian[3].

2021ean Cruzcamporen iragarki famatu batean agertu zen, Lola Floresen irudia azaltzen zen hartan[6].

2022an Mediterraneo filmean "Te espera el mar" kantua abestu zuen eta jatorrizko abesti onenaren Goya Saria irabazi zuen[1]. Urte berean Zahararekin elkarlanean "SANSA" abestia atera zuen[7].

Diskografia aldatu

  • Sanación (2020, Sony Music)[8]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) CÓRDOBA, Diario. (2022-02-12). «La cordobesa María José Llergo logra el Goya a la Mejor Canción Original por 'Te espera el mar'» Diario Córdoba (Noiz kontsultatua: 2023-06-28).
  2. (Gaztelaniaz) S.L, EDICIONES PLAZA. «María José Llergo: "Mi raíz está muy marcada, pero las etiquetas solo limitan"» Cultur Plaza (Noiz kontsultatua: 2023-06-28).
  3. a b (Gaztelaniaz) Altuna, Cristina. (2022-08-25). «María José Llergo: "Han sido muchos años de lucha y la vida me da una oportunidad"» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-06-28).
  4. (Gaztelaniaz) Gayo, Alberto. (2018-09-22). «“Me han querido domesticar y no lo han conseguido”» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-06-28).
  5. (Gaztelaniaz) Fortuny, Ignasi. (2019-07-19). «$kyhook, el productor de las golosinas galácticas» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2023-06-28).
  6. (Gaztelaniaz) Serena, Nuria. (2021-01-28). «¿Quién es Maria José Llergo? La conoces por el anuncio de Lola Flores pero esconde mucho más» Radiole.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-28).
  7. Zahara - SANSA con María José Llergo [Amazon Music Performance. ] (Noiz kontsultatua: 2023-06-28).
  8. (Gaztelaniaz) «María José Llergo - Sanación» Sony Music España (Noiz kontsultatua: 2023-06-28).

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: María José Llergo