María Jesús Avila Corchero

Helga de Alvear Arte Garaikidearen Museoko koordinatzailea

María Jesús Avila Corchero (Cáceres, 1966) irakaslea eta Helga de Alvear Arte Garaikidearen Museoaren koordinatzailea da. Espainiako Artearen Historiako doktorea da.[1]

María Jesús Avila Corchero
Bizitza
JaiotzaCáceres, 1966 (57/58 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaExtremadurako Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktoretza
Jarduerak
Jarduerakkoordinatzailea, ikertzailea, irakaslea, erakusketa-komisarioa eta eduki-editorea
Enplegatzailea(k)Chiado Museum (en) Itzuli  (1994 -  2007)
Culturgest (en) Itzuli  (2007 -  2008)
Helga de Alvear Arte Garaikidearen Museoa  (2008 -

Biografia aldatu

Cáceresen jaio zen 1966an. Extremadurako Unibertsitatean Artearen Historian doktoretza lortu zuen, Ortega Muñoz margolaria.1899-1982 izenburudun tesiarekin.[2][3]

Lan ibilbidea aldatu

Museo- kontserbadore aldatu

1994tik 2007ra Lisboako Museu do Chiado-Museo Nacional de Arte Contemporânea-n kontserbadorea izan zen. 2008an, Lisboako Culturgest bildumaren arduraduna izan zen.[2] Eta 2008az geroztik Caceresko Helga de Alvear Fundazioaren Ikusizko Arteen Zentroko koordinatzailea da.[4]

Artistei eta arte moderno eta garaikideari buruzko erakusketak komisariatu ditu: … y el tiempo se hizo (2015), Arte Moderno en Portugal (Salamanca, Madril eta Badajoz, 2007-2008), A cor como esperiencia (2006), Primeiros Modernismos em Portugal (2005) edo Surrealismo em Portugal 1934-1952 (Badajoz, Lisboa eta Madril, 2001-2002).

Besteak beste, artista hauexek komisariatu ditu: Mitsuo Miura (2018), Jürgen Klauke (2017) eta Jean-Marc Bustamante. Espacios transitorios (2016), Heim Semke (2005), Sá Nogueira (1998), Ana Hatherly (1997) eta Mário Eloy (1996).[2]

Cáceresko Foro Sur (2003 eta 2007-2011) azokako 'kuradore'-taldeko kidea izan da.[2]

Portugalen egindako lehenengo bi katalogo arrazoituen egilekidea da: Joaquim Rodrigo (1999) eta Julião Sarmento. Ediçoes numeradas (2006), Ortega Muñoz liburuko Museu do Chiadoko (2011-2013) hiru bildumetakoa, eta artikuluekin lankidetzan aritu da arte-katalogo eta arte-aldizkari askotan.[2]

Ikertzaile aldatu

1995etik 1999ra Extremadurako Unibertsitateko Artearen Historiaren Departamentuko irakasle laguna izan zen. 2005etik 2006ra Lisboako Nova Univertsitateko irakaslea.[2] Museografiarekin eta arte garaikidearen kontserbazioarekin zerikusia duten ikerketa-proiektuetan parte hartu du: Documentação da Arte Contemporânea proiektuko taldeko kide zuzendaria, Portugalgo Fundação para a Ciência e a Tecnologia-k finantziatua,[5] MIDAS aldizkariko Batzorde Zientifikoko kidea,[6] Museoen Sare Portugaldarraren aldi baterako erakusketen ekoizpenari buruzko ikastaroaren zuzendaritza (2002-2005) eta El arte contemporáneo, una herramienta educativa pluridisciplinar (2013-2014); aldizkari eta biltzar espezializatuetako artikuluak, hala nola museologia-pt, APHA aldizkaria, Studies in conservation, Modern Paints Uncovered (Getty, 2006) edo ICOM-CC (2011), eta ikerketa-lanen, masterren eta doktorego-tesien zuzendari-kidea.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) ARTEINFORMADO. (20140603). «María Jesús Ávila. Comisario» ARTEINFORMADO (Noiz kontsultatua: 2023-06-21).
  2. a b c d e f g «María Jesús Ávila Corchero» SUPERTRAMA | PROGRAMA DE ARTE PÚBLICO DE EXTREMADURA 2019-02-21.
  3. Avila Corchero, María Jesús. (1995). El pintor Ortega Muñoz. 1899-1982. Universidad de Extremadura.
  4. «Una experta al servicio del arte» Hoy 2017-01-16.
  5. FCT/UNL. «Documentação de Arte Contemporânea» www.dcr.fct.unl.pt.
  6. «Comité Científico» MIDAS 2020-11-16.

Kanpo estekak aldatu