María Guerrero Antzokia

María Guerrero Antzokia Madrilgo antzoki publiko bat da. Espainiako Kultura Ministerioarena da, eta, honen barnean, Antzezlan Arte eta Musikaren Institutu Nazionalarena. Valle-Inclán Antzokiarekin batera, Zentro Dramatiko Nazionalaren egoitza da, Espainiako antzerki nazionalaren izendapena.

María Guerrero Antzokia

Historia aldatu

Monasterioko markesa zen Alfonso Osorio de Moscosok (1857-1901) bultzatua, eraikina eraikitzea agindu zuena, 1885eko urriak 15ean inauguratu zen Teatro de la Princesa izenarekin. Inaugurazio honetan Bretón de los Herrerosen Muérete y verás komedia eta Tomás Luceñoren El corral de comedias sainetea antzeztu ziren, estreinaldi honetan Maria Kristina Austriakoa erregina eta tronutik kendutako Elisabet II.a Espainiakoa egon zirelarik. Markesaren xedea aberatsentzako lokal bat sortzea zen, non eserleku merkerik ez zegoen, publikorik zalapartatsuena baztertzen zuena. Baina handik aste gutxitara Alfontso XII.a Espainiakoa erregearen heriotzak lutua ekarri zuen gortera eta zailtasun ekonomikoak antzokira.

XIX. mendearen amaieratik eskenategi gainean María Guerrero aktorea agertzen hasi zen, garai hartan Madrilgo Udalarena zen Teatro Español izeneko antzokiaren esplotazio baimen bat zuena. Latinoamerikan zituen konpromiso artistikoek udal autoritateekin zituen betebeharrak zailtzen zituen, bere senarra zen Fernando Díaz de Mendozak 1908ko martxoak 20an Teatro de la Princesa antzokia erostea erabakitzeraino, María Guerreroren antzezlanen egoitza bihurtuz. Garai horretan antzoki honetan Jacinto Benavente, Ramón María del Valle-Inclán, Pedro Muñoz Seca, Álvarez Quintero Anaiak edo Benito Pérez Galdósen lanak estreinatzen dira.

Senar-emazteak Buenos Airesko Cervantes Antzokiaren eraikuntzan murgildu zirenez, euren ekonomia oso murriztua geratu zen, eta Madrilera joan behar izan ziren bizitzen, eraikineko goiko solairuetara, non María Guerrero hil zen arte biziko ziren.

María Guerrero 1928an hil ondoren, Antzokia Espainiar Estatuak erosi zuen, Musika eta Deklamaziozko Kontserbatorio bezala erabiliz. 1931n María Guerrero Antzokia izena jaso zuen. 1934an, Espainiako II. Errepublikako gobernuak Cipriano Rivas Cherifi dohainik eman zion antzokia bere Arte Eskola Antzokiaren egoitza bezala erabil zezan.

Espainiako Gerra Zibilaren hasieraren ondorioz, antzokiak 1940 arte ateak itxi behar izan zituen, urte honetan ateak Antzoki Nazional bezala ireki zituelarik, hurrenez hurren Luis Escobar, Humberto Pérez de la Ossa, Alfredo Marqueríe, Claudio de la Torre eta José Luis Alonsok zuzenduz.

1978tik Zentru Dramatiko Nazionalaren egoitza da, bere lehen etapan Adolfo Marsillach aktore, antzezlan egile eta antzerki zuzendariak zuzenduz. 1996ko martxoak 1ean Interes Kulturaleko Ondare izendatua izan zen.

2000ko uda eta 2003 artean eraikinaren egituraren berriketa lan garrantzitsuak egiten dira, pipi izurri baten ondorioz kaltetua, baita agertoki makineria eta eserleku patioaren berrikuntzenak eta aurreko berrikuntzek desagerrarazi zituzten arkitektura elementuen berreskurapenenak ere. Lan hauek probestuz, sotoan zegoen kafetegi zahar eta ospetsua bigarren areto bat izatera pasa zen, Sala de la Princesa deritzona, hala, antzokiaren lehen izenagatik izendatua. 80 ikuslerentzako tokiarekin, formatu txikiko ikuskizunak antzezteko balio du.

María Guerrero Antzokiko zuzendariak Zentru Dramatiko Nazionalaren egoitza denetik (1978) aldatu

XX. mendeko espainiar klasikoen estreinaldiren batzuk aldatu

 
María Guerrero Antzokiko aretoa.

Kanpo estekak aldatu

40°25′22″N 3°41′35″W / 40.42278°N 3.69306°W / 40.42278; -3.69306