María Cerezuela (Barakaldo, 1993eko azaroaren 26a) aktore arabarra da, Maixabel filmean Maria Jauregiren rola antzezteagatik Goya Saria jaso zuena[1].

María Cerezuela

Bizitza
JaiotzaBarakaldo1993ko azaroaren 26a (30 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaTaller de Artes Escénicas (en) Itzuli 2012)
BAI Bizkaiko Antzerki Ikastegia
(2012 - 2016) diplomatura : arte eszeniko, interpretazio
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm12331486 Instagram: mariacerezueli Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Barakaldon jaio bazen ere txikitan Gasteizera joan zen bizitzera eta bertako Eszena-Arte Tailerrean hasi zituen aktore ikasketak. Ondoren Barakaldoko Bizkaiko Antzerki Ikastegian jarraitu zuen ikasketekin[2].

2016an egin zuen antzerkian debuta Fernando Montoyaren Carne, el carnicero y los pecados de los otros antzezlanarekin. 2019an Un lugar donde arder antzezlna ere zuzendu zuen[3]. 2017an laburmetrai bat egin zuen La Ventana eta ordutik diziplina biak elkarbanatu ditu.

2021. urtean Maixabel filmerako hautatua izan zen. Maria Jauregiren papera bete zuen eta 2022ko Goya Sarietan Emakumezko errebelazio aktore onenaren saria jaso zuen[1].

Filmografia aldatu

Filmeak aldatu

Urtea Filma Pertsonaia Zuzendaria Oharrak
2017 La Ventana Silvia Pumar laburmetraia
2019 Utero Jasone Urgoitia laburmetraia
2021 Ahora que me voy Nahikari Rodríguez eta Ana Ibañez laburmetraia
2021 Maixabel Maria Icíar Bollaín

Antzerkia aldatu

Urtea Izenburua Zuzendaria
2016 Carne, el carnicero y los pecados de los otros Fernando Montoya
2017 LOS ABORÍGENES Lorca, Dalí, Buñuel Felipe Loza
2017 Gitano Iñaki Urrutia
2018 Último tren a Treblinka Mireia Gabilondo
2018 Lluvia amarga sobre el Edén Eva Rodriguez
2019 Un lugar donde arder María Cerezuela
2019 Lotsagabe Dorleta Urretabizkaia
2020 Mi verano en Burkini Rebeca Sanz Conde eta Tatiana Carel

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Maria Cerezuelak eta Urko Olazabalek Goya sariak eskuratu dituzte 'Maixabel' pelikulan egindako lanagatik» EITB Euskal Irrati Telebista 2022-02-12 (Noiz kontsultatua: 2022-02-13).
  2. (Gaztelaniaz) «María Cerezuela, la joven alavesa que brilla con luz propia en 'Maixabel'» El Correo 2022-02-12 (Noiz kontsultatua: 2022-02-13).
  3. (Gaztelaniaz) Próximos Eventos – Un lugar donde arder – Pabellón Nº6. (Noiz kontsultatua: 2022-02-13).

Kanpo estekak aldatu