María Blanchard

margolaria

María Blanchard, jaiotzez, María Gutiérrez-Cueto Blanchard (Santander, 1881eko martxoaren 6aParis, 1932ko apirilaren 5a) margolaria, kubismoaren 'dama handia' izan zen .[1][2]

María Blanchard
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Eustaquia Adriana Gutiérrez-Cueto Blanchard
JaiotzaSantander1881eko martxoaren 6a
Herrialdea Espainia
HeriotzaParis1932ko apirilaren 5a (51 urte)
Hobiratze lekuaBagneuxko hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: tuberkulosia
Familia
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaAcadémie Vitti (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Emilio Sala (en) Itzuli
Fernando Álvarez de Sotomayor y Zaragoza (en) Itzuli
Hermenegildo Anglada Camarasa (en) Itzuli
Marie Vassilieff
Kees Van Dongen
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Mugimenduakubismoa
Izengoitia(k)María Blancardette

Find a Grave: 23482359 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

María Blanchard mendi- aldeko burgesia berriko familia batean jaio zen. Gurasoak Enrique Gutiérrez-Cueto, Cabezón de la Sal-en jaioa, eta Concepción Blanchard eta Santiesteban, Biarritzen jaioa izan ziren. Gutiérrez-Cueto Blanchard familiak bi alaba zituen Maria jaio zenean, Aurelia eta Carmen; urte batzuk geroago Ana jaio zen. Familia aberats eta kultua; aitaren aldeko aitonak, Castor Gutiérrez de la Torrek, La Abeja Montañesa sortu zuen eta bere aitak El Atlántico egunkari liberalaren sortzailea izan zen eta hamar urtez zuzendu zuen Portuko Obren Batzordean lan egiten zuen bitartean. Ahizpa, Aurelia Gutiérrez-Cueto Blanchard pedagogoa izan zen. Lehengusinak izan zituen Matilde de la Torre (1884-1946) idazlea eta diputatu sozialista eta Concha Espina idazlea.

María arazo fisiko batekin jaio zen, amak, haurdun zela, zaldi-auto batetik jaistean zoritxarreko erorketa izan baitzuen. Bizkarrezurraren desbiderapen bikoitzeko zizfoeskoliosiaren ondoriozko malformazio horrek bere bizitza baldintzatu egin zuen. Josefina de la Serna lehengusinak azaldu zuenez, María «edertasunaren maitale amorratua, bere deformitatearekin ikaragarri sufritzen zuen». Bestalde, Ramon Gomez de la Sernak honela deskribatu zuen: «Txikitxoa, bere orrazkera nahasiko gaztain koloreko ilea, neskato-begiradarekin, alaitasun tristedun txoriaren begirada xarmagarriarekin».

Familiak bultzatuta, 1903an Madrilera joan zen Emilio Salaren estudioan trebatzeko. Haren marrazkiaren zehaztasunak eta kolorearen oparotasunak eragina izan zuten lehen konposizioetan. Hurrengo urtean aita hil zitzaion eta familia osoa Madrilera joan zen bizitzera, Castelló kaleko 7ra.

1906an Fernando Álvarez de Sotomayorren estudiora pasatu zen eta San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiaren erakusketan parte hartu zuen. Bi urte geroago, berriz ere parte hartu zuen, eta hirugarren pintura-domina lortu zuen Los primeros pasos/Lehen urratsak lanarekin. Urte horretan Manuel Beneditoren tailerrera joan zen. Santanderko Diputazioak eta bere jaioterriko Udalak beka batzuk eman zizkioten ikasketak Parisen jarraitzeko.

Parisen aldatu

1909an ekin zion Pariserako bidaiari, eta berehala liluratu zuen askatasunak. Vitti akademiara joan zen Hermenegildo Anglada Camarasa eta Van Dongenen irakaskuntzak jasotzera. Irakaspen horiek beren lana kolorera eta adierazpenera bideratu zuten, eta atzean utzi zituzten karrera hasi zueneko pintura akademikoaren mugak. Akademian Angelina Beloff artista gazte errusiarra ezagutu eta adiskidetasun estua izan zuen. Urte hartako udan Londresera eta Belgikara joan zen eta han, lagun biek Diego Riverarekin egin zuten topo .

 
Konposizio kubista, 1916-1919. Olio-pintura eta collagea mihisean, 154 x 114 cm. Madril, Reina Sofía Arte Zentro-Museo Nazionala

Bidaiatik itzultzean, Bagneux rue 3ko etxebizitza eta estudioa partekatu zituen Angelina eta Diegorekin. Hurrengo urtean (1910), Maria Vassilief-en, kubismoa ezagutzera eman zion margolari errusiarraren, akademiara joan zen, eta geroago gela partekatzera iritsi zen. Arte Ederren Erakusketa Nazionalean aurkeztu zen, Ninfas encadenando a Sileno/Ninfak Silenorekin kateatuz lanarekin, eta bigarren domina lortu zuen. Sari horrek María oso poztu zuen, bere talentua aintzat hartzen zela esan nahi baitzuen. Parisko lehen egonaldia amaitu zuenean, denboraldi bat eman zuen Granadan, baina Parisera itzultzea erabaki zuen, Diputazioari eta Santanderko Udalari beste beka bat eskatzeko, Enrique Menéndez Pelayok lagundu zion; Aldundiak 1500 pezeta eman zizkion bi urterako. 1912an itzuli zen Parisera, Montparnasse auzoan, rue du Départ-eko 26. zenbakian, Diego Rivera eta Angelina Beloffekin etxea eta estudioa partekatuz. Parisko bigarren egonaldi horretan, María abangoardia kubistaren zirkuluarekin jarri zen harremanetan, bereziki Juan Grisekin eta Jacques Lipchitzekin.

1915ean, martxoaren 5etik 15era bitartean, Ramón Gómez de la Sernak Pintores íntegros/Pintura-pintoreak erakusketa antolatu zuen Madrilen Carmen kaleko Arte Modernoko Aretoan. Bertan, Diego Riverak, Agustin Chocok eta Luis Bagariak ere aparte hartu zuten; publikoaren eta kritikaren isekak eta protestak jaso zituen. Ondoren, margolariak Salamancan marrazketako irakasle aritu zen denbora batez. Esperientzia horrek ikasleen gaitzespena eta iraina eragin zituen, eta Maria Blanchard Parisen jarri zen behin betiko (ez zen Espainiara itzuli).

Ramon Gomez de la Serna itzuleraren lekuko izan zen:

«María apartamendu abandonatuetan bizi izan zen, zeinetara gerra galdu zutenak ez ziren itzuli. Denetik margotzen hasi zen: larru kubistak, lapikoak, kafea ehotzeko makinillak, espezieroak, potoak, gauzen anatomia margotzen hasi zen, gizakien anatomiarekin nahastuta... Ni "besteen" etxe haietako batera joan nintzen, non arropak armairuetatik kanpo zintzilik baitzeuden, zer gertatuko zen ez zekiten eta".

Hurrengo urteetan, Mariak, Jean Metzinger eta Lipchitzekin batera, galerista garrantzitsuentzat egin zituen erakusketak.

Blanchardek aktiboki hartu zuen parte kubismoan, baina gerra arteko aldian arte figuratibora itzultzea erabaki zuen, bere nortasunetik hurbilago zegoen artera.[2] Kubismotik igarotzeak kolorearen erabilera aldatzeko balio izan zion, eta bere ondorengo lanari aberastasuna eman zion, hurrengo aldietan irudiei zehaztasun adierazkorra ateratzea erraztu ziona.[2]

María Blanchard ez zen inoiz iritsi formaren erabateko deskonposiziora, kubismo analitikoaren ezaugarrira, baina eragin kubista eta kolore aberatsen itxura hartu zuen. Garai hartako hainbat koadro famatuak dira, hala nola "Mujer con abanico/Emakumea abanikoarekin" (1916, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía), "Naturaleza muerta/Natura hila" (1917, Fundación Telefónica) edo "Mujer con guitarra/Andrea gitarrarekin" (1917, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía). Aipatutako lan hauek, RamonGómez de la Sernaren iritziz, bere pinturari buruzko azterlan trinkoaren adibideak dira. Etapa horren ondoren, teknika figuratiboetara itzuli zen, abangoardien ekarpena alde batera utzi gabe.

Lehen Mundu Gerraren ostean nolabaiteko ohiko ordenara bueltatu ziren. Italian, Valori Plastici taldearen bidez; Alemanian,ostera, objektibotasun berriaren bidez eta Europako gainerako herrialdeetan banakako ekarpenen bidez egin zuten itzulera. Frantzian sortutako artista-taldekoei Los evadidos del cubismo/Kubismotik ihes egindakoak (Tabaranten) edo Tránsfugos del cubismo/Kubismotik ihes egindakoak (Vauxcellesen) deitu zieten.

 
Komulgantea, 1914. Olio-pintura mihise gainean, 180 x 124 cm. Madril, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía.

María Blanchardek, beste margolari kubistek bezala, joera horri jarraituz, Parisko Independenteen Aretoan hiru obra ikusgai jarri zituen: Nature morte, Nature morte eta L'Enfant au berceau, Léonce Rosenbergen jabetzakoak ziren lanak, artistaren merkataria, baina 1920an, harremana hautsi zuten.

Bruselako Seléction aldizkariak antolatutako Kubismoa eta Neokubismoa kolektiboan, Jean Delgouffrek, Frank Flauschek eta Jean Grimarrek osatutako Demaingo Ceux marchante-taldearekin harremanetan jarri zen. Taldea urte batzuk geroago hasi zen lanean, eta seguru sentitzen zen lagun-taldea osatu zuten.

1921ean, Parisko Independenteen Aretoan hiru pintura eta bi marrazki aurkeztu zituen. Zalantzarik gabe, Figure o Intérieur/Figura edo Intérieur izenburuetako bat, La Comulgante izenekoa, 1914an Madrilen egon zen bitartean hasiberritzat jotzen zena, baina litekeena da erreplika bat izatea, artistaren ohiko lan-metodoa. Juan Gris eta André Lhoteren gutun eta idatzietan horrela izendatu zuten pintura honek kritika arrakastatsua lortu zuen. Gertaeren azken lekuko zuzen horrek, hurrengo idazkian islatu zuen: "La Comuniante erakusketa gertaera ia eskandalagarria da, Maurice Raynalen esanetan. Ez dago errebelazio hori termino gogotsuetan egiten ez duen arte-kritikaririk..."

Diego Rivera behin betiko Mexikorako abiatu zenean, Angelina Beloff tristura sakon batean murgildu eta Mariarengandik urrundu zen. Rue Boulardeko 29. zenbakian zegoen etxe txiki batean kokatu zen, André Lhoteren eta Rivière familiaren etxebizitzetatik gertu. Gerardo Diegok Parisen egon zen bitartean ezagutu zuen: "Nik bere argitasuna miresten nuen eta artearen eta bizitzaren zentzu sakona...". 1922an Parisko Independenteen Aretoan aurkeztu zen berriro La femme au chaudron/Emakumea saldatan eta La femme au panier/Emakumea saskian lanekin, eta kritika arrakasta handia izan zuen.

1923ko apirilaren 14tik 25era bitartean hogeita bat lan erakutsi zituen Bruselako Centaure Galerian, Demaingo Ceuxek antolatuta. Katalogoa bere lagun eta pintore André Lhotek aurkeztu zuen; kritikak ezin ziren txalogarriagoak izan, eta Belgikan merkatu garrantzitsu bat ireki zitzaion. Kontratu handia sinatu zuen Lheon Rosemberg arte-merkatariarekin, eta horrek segurtasun ekonomikoa eman zion. Azken aldiz, Parisko Independenteen Aretoan lau pintura erakutsi zituen: Portrait/Erretratua, Portrait/Erretratua, Femme assise/Emakumea eserita eta Le buveur/Edalea.

 
Nature morte (Natura hila), 1922. Olio-pintura mihise gainean, 63 x 81 cm. Madril, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía.

Urte batzuk baziren Juan Grisengandik urrundu zela, eta haren heriotzak min handia eragin zion. Oinaze orokorra eta depresio-egoera larria bihurtu zen. Erlijioan kontsolamendu bila ibili zen, Alterman apaizaren aholkuetan oinarrituta, lagun komunen bidez ezagutzen baitzuen. Erlijioari emandako mistizismoko etapa bat izan zuen, komentu batera sartzera eraman zuena, eta Alterman apaizak berak baztertu zuena. Nahiz eta krisi erlijioso pertsonala izan, etengabe pintatzen jarraitu zuen Maríak.

Bere lehengusua, Germán Cueto eskultorea, Parisen jarri zen bere emazte, Dolores Velázquez tapizatzaile eta bere bi alaba txikiekin batera. Familia hori lasaigarria izan zen bere bakardaderako, eta María margolaria haien Ana eta Mireya txikiekin dena emateko gai zen. Hainbat lanetan erretratatu zituen bere ama-maitasun guztiaz. Sasoi hartan Parisen beste lehengusina bat ere bizi zen,Julia, La Peruana deitzen ziotena. Hala, familia-ingurune bat sortzea lortu zuen. Bruselako Centauro Galerian erakutsi zuen berriro, eta Waldemar Georges kritikariak bere lana bikain aztertu zuen.

Mariak etengabe egin zuen lan, gaixorik egon arren, eta fisikoki 'utzita', Isabel Rivière-k deskribatzen zuen bezala: «Urte eta urteetan koadro hori eta berde ikaragarriak zituen jantzi beldurgarri bat eraman zuen, eta ez genuen lortu hura kentzerik, ez trikimailu sotilenekin, ez eraso zuzenenekin... Garrantzi handirik eman gabe, benetan beltza zela ondoen zuen jantzia iradokitzen saiatzen ginenean, irribarre suplikatzailearekin eta gozoki bat kendu nahi zioten neskatila bailitzan zera esaten zuen: "Hainbeste gustatzen zait apaintzea!"».

Carmen ahizpa Juan de Dios Egea senarrarekin (diplomatikoa) eta haren hiru seme-alaba txikiekin Parisera joan zen 1929an, eta zama astuna izan zuen Mariak. Gainera, Ana eta Aurelia ahizpek denboraldi luzeak egin zituzten harekin. Familiaren gainkarga horrek, artista maitasunez inguratuta ere, ahalegin ekonomiko handia ekarri zion, bere gogoa eta osasuna makaltzen zituena.

 
La Bretonne (Bretainiarra), 1928-1930. Paper gainean egindako pastela, mihise gainean kartoi bati itsatsita. Madril. Reina Sofia Arte Zentroko Museo Nazionala.

Maríak larritasun uneak izan zituen. Ekonomikoki estututa, gaixotasunaren eta familiako gainkargaren pisua sentitu zuen; ahizpek, bizi zuen dramarekin zerikusirik ez zutenez, ama ere berarengana bidaltzea ere pentsatu zuten. Orduan artistak hauxe aipatu zuen: "...Lau aho ditut elikatzeko, ni gaixorik nago, bost dira, gehiago nahi duzu?..." Maríak familiaren zilarrezko objektuak birrintzeko agindu zuen, familiaren egoera berriari aurre egiteko. Bere osasun egoera gorabehera, Bruselara joan zen eta ondoren Londresera. Parisko Vavin galerian erakutsi zuen. San Tarcisio pintatu zuen, erlijio-zentzu sakon eta benetakoa zuena. 1930eko maiatzaren 26an, Paul Claudel bere estudiora joan zen, eta hunkitu egin zen, 1931n poesia bat eskaini zion.

Brasilgo hainbat hiritako arte frantsesaren erakusketan parte hartzeko hautatu zuten. Santanderko Ateneoan egin zen Pintores Montañeses erakusketarako aukeratua izan zen.

María nekatuta sentitu zen fisikoki eta psikikoki. Gómez de la Sernak une hori kontatu zuen: «Maríak, bere altuera okerrean indartsua izanik, bere izaera txikitu du, gaixorik geratu da, eta ezin du konorte-gaixotasun bat izan». "Bizi banaiz, lore asko pintatuko ditut", bere azken hitz artistikoak izan ziren, baina 1932ko apirilaren 5ean, hegoaldeko tren urdinak lorez beteta iristen zirenean, Espainiako margolari handi eta misteriotsuena hil zen".

Haren ehorzketa, bere bizitza bezala, ezin izan zen sinpleagoa izan, eta Bagneuxeko hilerrian lurperatu zuten. Azken bidaian, Francisco Pompey, André Lhote, César Abín, Angelina Beloff, Isabel Rivière eta haren familiaren zati bat izan ziren eta horiekin batera, artistak urte askotan lagundutako behartsu eta kaleko ugari.

L'Intransigeant-en argitaratutako nekrologikoan hauxe irakur zitekeen: "Bart artista espainiarra hil da, gaixotasun mingarri baten ondoren. Arte garaikidean leku nagusia zuen. Bere artea, boteretsua, mistizismoz eta lanbidearen aldeko maitasunez egina, gure garaiko benetako artista eta artista esanguratsuenetako bat izango da. Preso eta gaixoaren bizitza, bestalde, garai hartako adimen ederrenetako bat garatzen eta areagotzen lagundu zuen". Federico García Lorcak bere heriotzaren berri izan zuenean, urte horretan bertan Madrilgo Ateneoan eman zuen Elegía a María Blanchard hitzaldia eskaini zion.

Kronologia aldatu

  • 1881 - Martxoaren 6an jaio zen Santanderren, María Gutiérrez Blanchard.
  • 1891 - María Blanchardek marrazketa eta pintura ikasi zituen aitarekin.
  • 1893 - Santanderreko hondamendia, Matxitxo lurmuturraren leherketaren ondorioz.
  • 1898 - Espainiako hondamendi koloniala.
  • 1899 - María Blanchard Madrilera joan zen pintura ikastera.
  • 1903 - María Blanchard Emilio Sala, Sotomayor eta Beneditoren ikaslea izan zen.
  • 1908 - María Blanchardek hirugarren domina lortu zuen Erakusketa Nazionalean "Lehen urratsak" koadroaren bidez. Parisen ikasteko beka bat eskatu zion Santanderko Diputazioari. Udaldia Uciedan.
  • 1909 - María Blanchardek Hermen Anglada Camarasarekin ikasi zuen Parisen.
  • 1910 - María Blanchard obtiene segunda medalla en la Exposición Nacional con su cuadro "Ninfas encadenando a Sileno".
  • 1913 - María Blanchard Madrilera itzuli zen. Diego Rivera margolari mexikarrarekin batera, estudio bat eduki zuen Goya kalean. Udaldia Cabezón de la Sal-en.
  • 1914. - María Blanchardek Jacques Lipchitz lituaniarra ezagutu zuen.
  • 1915. - María Blanchardek Madrilgo Ramón Gómez de la Sernak antolatu zuen Pintore Osoen Erakusketan parte hartu zuen; bere "Venus de Madrid" koadroak eskandalua sortu zuen akademikoen artean. Granadarako bidaia. Lehenengo konposizio kubista posiblea. Lipchitzek Paristik idatzi zion.
  • 1916. - María Blanchard Salamancan bizi izan zen hile batzuetan, marrazketa-irakasle gisa. Konposizio kubistak.
  • 1917 - María Blanchard Parisera itzuli zen. Bodegoi kubistak.
  • 1918. - María Blanchard Juan Grisen lagun egin zen Lipchitzen bidez. Lhoteren lagun.
  • 1919. - María Blanchardek Espainiara ez itzultzea erabaki zuen.
  • 1920. - María Blanchardek "Communiante" koadroarekin arrakasta izan zuen Independenteen Aretoan.
  • 1921 - María Blanchardek, La Fresnayek eta Lhotek neokubismoari ekin zioten.
  • 1922. - María Blanchardek Gerardo Diego ezagutu zuen Juan Grisen etxean.
  • 1923. - María Blanchardek Bruselan (Demaingo Ceux) erakusketa jarri zuen.
  • 1927. - María Blancharden erlijio-krisia, katolizismo xelebrekoa. Waldemar Georgeren liburua.
  • 1931 - María Blanchard gaixotu egin zen Boulard 29ko estudioan. Paul Claudeekl l "Saint Tarsicius" poema eskaini zion, Washingtonetik.
  • 1932 - Apirilaren 5ean Maria Blanchard Parisen hil zen.

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 1908an San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiaren erakusketan hirugarren pintura-domina lortu zuen Los primeros pasos/Lehen urratsak lanarekin.
  • Arte Ederren Erakusketa Nazionalean bigarren domina lortu zuen, Ninfas encadenando a Sileno/Ninfak Silenorekin kateatuz lanarekin.
  • 1972an Federico García Lorcak Madrilgo Ateneoan eman zuen Elegía a María Blanchard hitzaldia eskaini zion.
  • 2018ko uztailean, “Herstóricas. Historia, Mujeres y Género” eta “Autoras de Cómic” taldeek kultura- eta hezkuntza-izaerako proiektu bat sortu zuten, emakumeek gizartean egin zuten ekarpen historikoa agerian jartzeko eta ez egoteari buruzko hausnarketa egiteko, karta-joko batean oinarrituta. Gutun horietako bat Blanchardi buruzkoa da.[3][4]

Iruditegia aldatu


Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

  • Condesa de Campo Alange (María Laffitte), María Blanchard, Madril, Hauser eta Menet, 1944.

Kanpo estekak aldatu