María Belmonte Barrenechea

Idazle eta itzultzailea

María Belmonte Barrenechea (Bilbao,1953) idazlea, itzultzailea eta ikertzailea da. Katalanezko eta gaztelaniazko interprete gisa lan egiten du. [1] Bere literatur lanen artean, honako hauek nabarmentzen dira: Peregrinos de la belleza (2009), Viajeros por Italia y Grecia (2015), Los Senderos del mar (2017), En tierra de Dioniso (2021).[2][3]

María Belmonte Barrenechea
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1953 (70/71 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea doktoretza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakidazlea, itzultzailea, ikertzailea eta interpretea

Ibilbidea aldatu

Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Antropologiako Departamentuak doktore titulua eman zion 1995ean, Erlijioen Historian oinarritutako tesiarekin. Harrezkeroztik, ikertzaile eta itzultzaile lanetan aritu da gaztelania eta katalanez .[3][4] Literatura-idazle gisa egindako ibilbidean, bere lana mundu klasikoaren kulturak markatu du: Greziak eta Erromak. Honez gain, Leonard Cohen, Henry Miller, Vernon Lee eta beste idazle batzuen eragina izan du.[5][2]

María Belmontek En Tierra de Dioniso[6] liburuan egindako prosa Diario de Mallorca egunkariko partaidea den Biel Mesquidak honela katalogatu du:

[...] oroitzapenez, tokiz eta pertsonaiaz beteriko Mazedonia grekoaren ikuspegi pertsonala, besterenezina, jakituna, poetikoa eta entretenigarria.

FanFan aldizkariko Alfredo Urdaci kazetariak berriz honela dio:[7]

[...] ikusezina argitzeko irrikaz dago, eta, hori lortzeko, historiako pertsonaiei eta beste bidaiari batzuei dei egiten die leku bakoitzaren arima bereganatzeko. Horrek denbora eta dedikazioa eskatzen ditu.

Idazlanak aldatu

  • Peregrinos de la belleza (2009)
  • Viajeros por Italia y Grecia (2015)
  • Los senderos del mar. Un viaje a pie (2017)
  • En tierra de Dioniso (2021)

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Belmonte, María» datos.bne.es (Noiz kontsultatua: 2023-05-10).
  2. a b (Gaztelaniaz) «María Belmonte: "Hay una inmensa poesía en las historias que cuentan las ruinas"» El Español 2021-02-23 (Noiz kontsultatua: 2023-05-10).
  3. a b (Gaztelaniaz) «Maria Belmonte» www.acantilado.es (Noiz kontsultatua: 2023-05-10).
  4. (Gaztelaniaz) FLM - CONACULTA. «María Belmonte» Enciclopedia de la Literatura en México.
  5. (Gaztelaniaz) Valenzuela, Alfredo. «Belmonte: "Las humanidades ayudan a conocer la urdimbre de la vida"» elobrero.es (Noiz kontsultatua: 2023-05-10).
  6. (Gaztelaniaz) «En tierra de Dioniso» www.acantilado.es (Noiz kontsultatua: 2023-05-10).
  7. «En tierra de Dioniso | Editorial Acantilado» ACANTILADO.

Kategoriak aldatu