Maqbara, baita ere Makbara, (pluralean maqâbir o makabir) musulmanen hilerri eta nekropoliei esaten zaie. Iruñean, Gazteluko plazan, Euskal Herriko eta Iberiar Penintsulako zaharrena aurkitu da, VIII. mendekoa.[1]

Bielorrusiako maqbara bat.

Etimologia aldatu

Arabierazko hitz bat da, "qbr" erroaz osatua, "lurperatzea" esan nahi duena, eta aurretik "m" aurrizkia duena, arabierazko hizkuntzan "lekua" adierazten duten substantiboak sortzea ahalbidetzen duena; beraz, bere esanahia "lurperatze-lekua" da.

Asian hilobi eta mausoleo monumentalak izendatzeko ere erabiltzen da hitza, adibidez, Bibi Ka Maqbara.

Iberiar Penintsulan aldatu

Iberiar Penintsula musulmanean, harresitik kanpo kokatzen ziren, herriaren kanpoaldean, eta hiriko ateren batetik gertu; hiriaren barruan kalifak, errege-familiako kideak eta goi-agintariak bakarrik lurperatzeko pribilegioa onartzen zen, rawda izenez ezagutzen ziren hilerri txikietan lurperatzen zituzten. Maqbarak leku irekietan hedatzen ziren, horma babesle eta mugatzailerik gabe, eta oinplano homogeneoari jarraitu gabe. Maqbara guztiek zaintzaz eta mantentzeaz arduratzen ziren kadira eta almotazena (al-muhtasib) zituzten.

Ehorzketak indibidualak ziren, eskuineko alboko etzaneran, eta begirada ekialde-hego-ekialdera, hau da, Mekara begira jartzeko moduan orientatuta zeuden. Ez zuten ostilamendurik. Ohitura hauek gaur egun ere gordetzen dira.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu