Manusko plaka, mikroplaka tektoniko bat da, 0,00020 estereorradianeko hedadura duena. Plaka tektoniko guztien artean txikiena da. Oro har, Pazifiko Plakari lotua dago.

Manus Plakaren mapa

Ozeano Barearen mendebaldean dago. Bismarck itsasoaren zati oso txiki bat hartzen du, Manus uhartearen hego-ekialdean; uharte horrexetatik hartu du izena.

Manusko plakak mugakide ditu Iparraldeko Bismarck Plaka eta Hego Bismarck Plaka.

Manusko plaka, milioi bat urteko, 51,30ºko errotazio abiaduran mugitzen da, 03º 04' hego latitudean eta 150º 46' eki longitudean kokatutako polo baten arabera.

Kanpo estekak aldatu