Manuela Malasaña Oñoro (Madril, 1791ko martxoaren 101808ko maiatzaren 2a) maiatzaren 2ko altxamenduko biktimetako bat izan zen. Bere memoria gordeta dago Madrilen, eta Espainiako independentzia gerrako biktimekin batera maiatzaren 2an omentzen den pertsonetako bat da.

Manuela Malasaña

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakManuela Malasaña Oñoro
JaiotzaMadril1791ko martxoaren 10a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1808ko maiatzaren 2a (17 urte)
Familia
AitaJuan Malasaña
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak

Biografia aldatu

Bere aita Jean Malesange okin frantsesa zen, "Malasaña" moduan gazteleraz idatzia, eta bere ama Marcela Oñoro zen. Brodatzailea ofizioz, Maravillas auzoko San Andrés kaleko 18. zenbakiko laugarren pisuan bizi zen. Gaur egun auzoari herritarrek Malasaña izena ematen diote.

17 urterekin aurkitu zuen heriotza, baina benetako arrazoia ez da ziurra. Bertsio baten arabera bere aitari bolbora eta munizioak ematen egon zen etxeko balkoitik eta frantsesek balkoira tiro egin eta hil zuten. Beste aldaera batean atxilotu zuten eta exekutatu zuten armak zituelako. Hala ere aitaren heriotza zertifikatua aurkitu da eta maitzaren 2koa baino lehenagokoa da.

Beste bertsioak dio Manuela Malasaña brodatze tailerrean babestua egon zela eta, etxera bueltan, frantses soldaduak bortxatzen saiatu zirela eta, defentsan, guraize batzuekin zartatu zuela soldadua. Bertsio honen arabera 18:00 inguru hil zen gaur egun Maiatzaren Bia Plaza dagoen lekuan.

Bere gorpuari egun horretan hildako 409tik 74. zenbakia egotzi zioten eta Hospital de la Buena Dichan lurperatu zuten.

Manuela pertsona ezaguna zen auzoan eta, hain gazte hil zenez, askatasunaren aldeko ikur bilakatu zuten, heroia balitz bezala hartuz. Bera bizi zen lekutik gertu kale batek bere izena darama, baita Mostoleseko institutu batek, kale oso batek eta metro geltoki batek.