Manuel Iradier Logia Agurgarria

Manuel Iradier Logia Agurgarria Espainiar Logia Sinboliko Handiaren obedientziapean dagoen framazon-elkartea da, 1993an Gasteizen sortua eta eskoziar ohikune zahar eta onartuari jarraitzen diona. Manuel Iradier gasteiztar esploratzailearen izena hartu zuen.

Manuel Iradier Logia Agurgarria
Datuak
Motalogia masonikoa
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
JabeaGran Logia Simbólica Española (en) Itzuli
Historia
Sorrera1993

Historia aldatu

1993ko apirilaren 18an, Espainiar Logia Sinboliko Handiak Bilboko Tolerantzia Logia Agurgarriaren zenbait kideri baimena eman zien Gasteizen elkarte berria sortzeko.

Lehendabiziko egoitza Arespalditzako baserri batean zegoen, eta, hasieran, Valladolid, Madril eta Baionako zenbait kideren laguntza izan zuten.

Bi urte igaro eta gero, Gasteiza aldatu eta soto bat atondu zuten beren ohikuneak egiteko. Hasieran gizonezkoen logia bazen ere, 1994ko apirilaren 23an lehendabiziko emakumea onartu zuten, lehendabizikoa Euskal Herriko logietan, baita lehendabizikoa Maisu eta Maisu Agurgarria izateko ere.

2001. urterako hainbeste kide zituen, ezen jauretxe berria eraiki behar izan zuten. Urte hartako irailaren 29an Jean Cruzeten omenez egindako jauretxe berria zabaldu zuten. Bi hilabete geroago, azaroan, lehendabiziko logia-ondorengoa sortu zen (Donostiako Altuna Logia Agurgarria), eta 2005eko otsailean bigarrena (Bilboko Luz del Norte Logia Agurgarria).

Kanpo estekak aldatu