Manuel Hidalgo Salas

Guardia Zibil

Manuel Hidalgo Salas "Gure Manzanas" izengoitiaz ezaguna, (Erandio, ?-Úbeda (Jaén, Espainia), 2012ko urtarrilaren 12a) guardia zibila, frankismoaren azken urtetan eta trantsizioan torturatzaile ospetsua izan zen, bereziki Euskal Herriko herri desberdinetan. Bizkaian urte horietan bizi izan zen errepresioaren arduradun nagusietariko bat izan zen.[1]

Manuel Hidalgo Salas
Bizitza
JaiotzaErandio
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaÚbeda2012ko urtarrilaren 12a
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
JarduerakGuardia Zibila

Biografia aldatu

Erandion jaioa, Benemeritan hasi zuen bere ibilbidea zenbaki bezala. Meteorikoki igo zen. 1972ko otsailean iritsi zen Gernika-Lumora kapitain gisa, eta 1976ko azarora arte egon zen herrian. Urte hoietan Bizkaiko eskualde osoa izan zuen mende. 1976an Leongo Trenbideen Brigadara bidali zuten. Erretiratu egin zen 1994an, koronelaren graduazioarekin, Jaengo komandantziaren buru izan ondoren. Jaen eta Cadiz artean ezarri zuen bizilekua.[2]

Gerra zikinaren testigantzak aldatu

Bizkaian herritar ugari torturatzeagatik ezagun zen Manuel Hidalgo Guardia Zibileko kapitain ohia. Busturialdea, Lea Artibai, Durangaldea eta Mungia inguruetan tratu txar basatiak burutzeagatik zen ezaguna. Mungiar askok oroitzen du nola saiatu zen zuhaitz bat botatzen herritarrek ikurriña bat jarria zutelako.

Bera Euskal Herrian zela ondorengoak gertatu ziren inguruotan:

  • 1973an guardia zibilek Fruizen tiroz akabatu zuten Joaquín Diestre;
  • 1974an guardia zibilek kontrol batean tiroz zauritu zuten Pedro Bilbao gernikarra;
  • 1975ean guardia zibilek Mungian tiroz akabatu zuten Alfredo San Sebastian;
  • 1975ean guardia zibilek Gernikan tiroz akabatu zituzten Blanca Salegi eta Iñaki Garai;
  • 1975ean zehar Busturialdeko hainbat herritan egin ziren negozio zein etxebizitzen aurkako erasoak;[3]
  • 1976an ezezagunek Mungiako Jai Alai tabernaren aurka egindako tiroketa;
  • 1976an ezezagunek Nicolas Madariagaren Bakioko etxean eztandarazitako lehergailua
  • 1976an zehar eskuin muturreko zenbait ultrak Bermeo, Mundaka eta Gernikan ehunka autori egindako gurpil zulaketak.

Behin Franco diktadorea hilda, 1976ko abenduan garaiko agintariek azkenean Hidalgo kapitaina lekualdatzea erabaki eta Leónera bidali zuten.[4] Urteetan mailaz igoz saritu zuen Espainiako Gobernuak, teniente koronel izatera helduz. Sekula ez zuen egindako torturengatik erantzun behar izan.[5]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu