Mantxako kanala
Mantxako kanala[1] (frantsesez: La Manche, "Mahuka"; ingelesez: English Channel; bretainieraz: Mor Breizh; normandieraz: Maunche; kornubieraz: Mor Bretannek) Britainia Handia eta Frantziako ipar-mendebaldea bereizten dituen Ozeano Atlantikoko itsasoa da.
560 kilometro inguru luze da. Gunerik zabalena 240 kilometrokoa da, eta estuena, berriz, Calaisko itsasartea da, Dover eta Cap Gris Nez (Pas-de-Calais) udalerrien artean, eta 34 km-ko tartea duena. Bestalde, Mantxako kanalak 120 m-ko batez besteko sakonera eta 75.000 km²-ko azalera edo eremua du.
Uharteak aldatu
Mendebaldeko muturrean Anglo-normandiar uharteak izenekoak daude, Erresuma Batuaren menpekoak baina Normandiatik hurbil daudenak.
Tunela aldatu
Mantxako tunelak Kent konderria eta Pas-de-Calais departamendua lotzen ditu. 51 kilometro luze da eta 1994an zabaldu zen.
Hizkuntzak aldatu
Ingelesezko eta frantsesezko hiztunez gain, Mantxako ingurune horretan normandierazkoak ere bizi dira.
Erreferentziak aldatu
Ikus, gainera aldatu
Kanpo estekak aldatu
- (Ingelesez)(Frantsesez) Eurotunelaren webgune ofiziala