Maniática

musika talde alacantarra

Maniática Villenan (Alacant) 1986an sortutako punk-rock musika taldea da. 1995ean desegin zen eta 2016an itzuli zen bilduma disko batekin.

Maniática
Datuak
JatorriaVillena
Musika motapunk
Urteak1986
Taldekideak
Javi Chispes
Amador Fernández "Ama"
Luis Miguel Ruiz "Txispin"
Paco Fernández "Chato"
Lehengo taldekideak
Vicente Ortega "Viri"
Paco Fernández "Chato"
Informazio gehigarria
maniatica.net
Youtube: UCjg264lC04MpH_95Bq8eT4w Musicbrainz: b34bed75-5e81-4f91-ab00-c29a30b846fa Discogs: 2208709 Edit the value on Wikidata

Lau disko atera zituen taldeak 1987 eta 1995 artean, ezagunena El lado oscuro izan zen. Bitxikeria gisa 1993an "La Furia" izena hartu eta The Clash talde britainiarraren abestiak gaztelaniaz zituen diskoa atera zuen.

Ibilbidea aldatu

Hastapenak aldatu

Musika talde bat sortzeko hainbat saiakera egin ondoren 1986an sortu zen Maniática. Urte hartan Villenako Pop Rock lehiaketa irabazi eta saria singe bat grabatzea izan zen. 1987an bi abesti zituen singlea atera zuten beraz, "El parado y la cocina sin pagar" eta "E-C-O-L-Ó-G-I-C-O-R-O-C-K-A-N-D-R-O-L-L" abestiak zituena hain zuzen ere[1]. 1988an maketa bat atera zuten, Vitaminas @. Abesti erreibindikatiboak eta jolastiak zeuden bertan, baita reggae bat ere[1]. 1990an MANIAcríTICA izeneko LPa atera zuten, baina arrakasta handirik ez zuen izan. "Viri" ahotsak talea uztea erabaki zuen eta Javi Chispes gitarra bihurtu zen taldeko ahots nagusi.

Arrakasta aldatu

Sevillan EXPO'92 ospatzen ari zen bitartean hirugarren diskoa atera zuen taldeak, El lado oscuro izenekoa, eta hainbat kantutan EXPO'92 hari egiten zien erreferentzia ("Cristóbal colono", "La balada de la EXPO" eta "Poder")[2]. Disko honetako hainbat abesti oso ezagun egin ziren, "Lo que nos queda", "Eres libre", "Según convenga"...[3]

La Furia aldatu

1993an disko berezi bat atera zuten eta "La Furia" izena erabili zuten taldea izendatzeko. The Clash taldearen abesti ugari gaztelaniara itzuli zituzten eta horiekin osatu zuten Por algo más que por gusto diskoa. Disko hau elkarlan zabal baten emaitza izan zen. Sagrario Lunak “The Clash” (Ed. Cátedra 1988) biografia osatu zuen eta horretarako Juan Manuel Ibeasek abestien hitzak itzuli zituen. Chispes, Pakote eta Txispín taldekideek hitzak musikara moldatu eta gaurkotu egin zituzten[4].

Ondorengoak aldatu

1995ean, berriz Maniática izatera itzulita, Pero que no sea el último paso diskoa atera zuten[5], taldearen laugarrena eta handik gutxira taldea desegin zen.

Javi Chispesek bakarkako disko bat atera zuen ondoren eta Banda Jachís taldea sortu zuen. Honekin beste lau disko atera zituen.

2003an taldea berriz elkartu zen bilduma disko bat egiteko. Taldearen 20 abesti bildu zituzten eta lau abesti berri ere sartu zituzten[6]. Kontzertu bira txiki bat egin zuten, Viña Rock-en egon ziren, besteak beste.

Aro berria aldatu

2015ean berriz elkartu zen taldea eta 30. urteurrena ospatuz Directo a tu conciencia diskoa atera zuten, zuzeneko kontertuetan emandako abestien grabaketekin. DVD bat eta bi CD zituen azken disko honek[7].

Taldekideak aldatu

  • Javi Chispes: Gitarra eta ahotsa
  • Amador Fernández "Ama": Gitarra
  • Luis Miguel Ruiz "Txispin": Baxua eta koroak
  • Paco Fernández "Chato": Bateria
  • Vicente Ortega "Viri": Ahotsa
  • Pakote: Bateria

Diskografia aldatu

Maniática aldatu

  • Vitaminas @ (1988, El lokal) - maketa
  • MANIAcríTICA (1990, La isla de la tortuga) - LPa
  • El lado oscuro (1992, Illa Records)
  • Pero que no sea el último paso (1995, El Lokal)
  • Maniática (2003, Maldito Records) - bilduma
  • Directo a tu conciencia (2016, Rock Estatal Records) - zuzeneko bilduma

La Furia aldatu

  • Por algo más que por gusto (1993, El Lokal)

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) «Vitaminas A — Maniática» Last.fm (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).
  2. (Gaztelaniaz) Avuelapluma. (2017-04-03). «El rock de Maniática en la Sala Barroco» Avuelapluma (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).
  3. (Gaztelaniaz) «MANIATICA - EL LADO OSCURO - CD - Tienda online» REKORD-ANDO (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).
  4. (Katalanez) Reimpresión del LP La Furia, por algo más que por gusto. (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).
  5. (Ingelesez) Maniatica - ¡Pero Que No Sea El Último Paso!. (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).
  6. (Gaztelaniaz) Maniatica - Maniatica. (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).
  7. (Gaztelaniaz) MANIÁTICA – DIRECTO A TU CONCIENCIA – Metalcry.com :: Tu Web de Rock y Metal. (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).

Kanpo estekak aldatu