Malthusen hondamendia

Malthusen hondamendia, nekazal ekoizpenak, biztanleriaren haztea jasan ezin dezakeenean, biziraupen ekonomiarako itzulera da.

Malthusen teoria aldatu

1798an, Thomas Malthusek, Biztanleria printzipioari buruzko entsegua argitaratu zuen. Bertan, biztanleria, janari hornikuntza baino azkarrago haziko zela iragarri zuen. Biztanleria, progresio geometrikoan hazten dela azaldu zuen, janari hornikuntza, soilik progresio aritmetikoan haz daitekeen bitartean (hau, baliabide oinarrien estimazioaren prozesu zaila sinplifikatzeko eredutze bat izan zen, eta garaiko egoera teknologikoan muga bezala zerbituko zuen hipotesi baikor bezala aukeratu zuen). Biztanleriarentzako adina janari ez zegoenean, hondamendi bat gertatuko zela iragarri zuen (jada gertatzen zena, hazkuntza demografikoaren mugatzea bere gehienezko ahalmenaren azpitik, hau da, biztanleria, 10 eta 15 urte bitartean bikoiztea, gaur egun Afrikaren kasuan bezala, miseriaren bidez, baina, berak azaltzen duen bezala, biztanleria 25 urtean bikoiztearen hazkuntza muga librea aukeratzen du, estimazio kontserbatzailea, hurbiltzearen baliogarritasuna mantentzeko). Malthusek, hondamendi hau, soilik, kontrazepzio, abortu eta antzeko moduen bidez eragotziko zela teorizatu zuen (berak zioen bezala, biztanleriaren hazkuntza, neurri moral, bizio eta miseriagatik mugatua geratzen da, bizioa, miseriaren adartzat hartzen zuen, baina ezberdintasuna adierazteko mantentzen zuen, ez da klerigoa zela ahaztu behar).

Biztanleriaren printzipioaren saiakera, 1798 aldatu

« Biztanleriaren hazkunde-ahalmena askoz ere handiagoa da Lurrak gizakiarentzat elikagaiak ekoizteko duen ahalmena baino. Biztanleria progresio geometrikoan hazten da, oztoporik izan ezean. Elikagaiak progresio aritmetikoan soilik hazten dira. Nahikoa da zenbakiei buruz oinarrizko ideien berri izatea, bi indar horietako lehena askoz ere handiagoa dela hautemateko. »

—Th. R. Malthus, "Biztaleriaren printzipioaren saiakera", 1798


Hondamendiaren gertaera eza aldatu

Munduko biztanleriaren hazkuntza, oraingoz, Malthusek iragarri bezala, geometrikoa izan da. Hondamendia, janari hornikuntza, gutxi gora-behera modu geometrikoan hazi delako ez da gertatu. Hau, nekazal teknologian eginiko aurrerapen berriek, bereziki XX. mende amaierako iraultza berdeak, nekazaritzarako erabiltzen diren lurren eraginkortasuna gehitu dutelako gertatu da. Kontrazepzioak eta abortuak ere, gorantz egin dute, eta hiriguneen tamaina, handitu egin da Malthusen garaitik. Nazio Batuen Erakundeak, munduko biztanleria, bere kabuz jaitsiko dela iragarri du XXI. mendearen amaieran, eta hondamendia ekidingo da.

Baina, beste baliabide batzuk, erregai fosilak eta airearen eta uraren kalitatea kasu ere, tartean egon daitezke, eta, "hondamendi" horrek, berez janariarekin zerikusirik ez duen kutsua har lezake.

Malthusen teoriaren eragina aldatu

Malthusen teoriak eragin handia izan zuen geroago. Adibidez Charles Darwinentzat baliagarria izan zen eboluzioaren teoria sortzeko.

Kanpo estekak aldatu