Malkata (edo Malqata), interes arkeologiko handidun toki bat da, Nilo ibaiaren mendebaldeko ibarrean dagoena, Tebasen parean, Egipton, Medinet Habutik hegoaldera, basamortuan. Ospetsua da, bertan, Amenofis III.a faraoiaren jauregiaren hondarrak aurkitzen direlako. Jauregitik hegoaldera, Isis jainkosaren omenezko tenplu bat dago, erromatar garaian eraikia izan zena. Tenplu honen egungo izena, Deir al-Shalwi da.

Malkatako Amenofis III.aren jauregitik datorren faienzazko apaindura

Amenofis III.aren jauregia aldatu

Jauregia, jatorrian, "Atonen dizdiraren jauregia" bezala ezagutzen zen, eta adobez eraikia izan zen; jauregi hau, Amenofisen bizilekua izan zen bere erregealdiaren azken garaian. Bere erregealdiaren 11. urtean hasia, eraikuntza lanek jarraitu egin zuten, erregea, bertan lurperatua izan zen arte, bere erregealdiaren 29. urtean; behin amaitu ondoren, Egiptoko errege bizilekurik handiena izan zen.

Jauregiaren ekialdean, laku zeremonial handi bat zulatua izan zen. Jauregi ingurua, Nilorekin, kai handi batean amaitzen zen kanal sistema baten bidez lotuta zegoen, orain Birket Habu deitua.

Indusketa arkeologikoak aldatu

 
Malkatako jauregiaren hondarren aireko ikuspegia

Tokian, zenbait egituren hondarrak daude, adobezko adreiluekin eraikiak izan zirenak, zenbait jauregirenak, Amonen omenezko tenplu bat, jaialdiaren gertaera bat, elitearen etxeak, errege familiaren senideenak, bertaratzen zirenentzako etxebizitzak eta Kom-al-Shamak deitutako aldare bat. Gainera, finkapen eta hilerri erromatarrak ere aurkitu ziren, Traiano eta Hadrianoren garaikoak.

Jauregiaren hondarrak, Daressyk aurkitu zituen 1888an, Arte Museo Metropoliarrak sustatua 1910-1920an; 1970eko hamarkadan University Museum of Pennsylvaniak. Beranduago, Waseda unibertsitateko misio arkeologikoak induskatu du 1985etik.

Kanpo estekak aldatu