Mali Mendebaldeko Afrikako estatu itsasgabea da. Ipar latitudeko 10° eta 25° artean, eta 13° W eta 5º E arteko longitudean hedatzen da. 1.240.192 kilometro koadroko eremua hartzen du, Azawad barne; munduko 24. herrialderik zabalena da. Gehiena Sahararen hegoaldean kokaturik dago eta, beraz, oso beroa da eta urtaro lehorrean hondar erauntsiak izaten dira. Baliabide naturalak kontuak hartzekoak dira. Urrea, uranioa, fosfatoak, kaolina, gatza eta kareharria ustiatzen dira. Ingurune arazo larrienak desertizazioa, basogabetzea, lurren higadura eta uraren kutsadura dira.

Maliko mapa.

Mugak aldatu

Iparraldean Aljeriarekin du muga, Nigerrekin ekialdean, Burkina Faso eta Boli Kostarekin hegoaldean, Ginearekin hego-mendebaldean eta Senegal eta Mauritaniarekin mendebaldean.

Eskualde naturalak aldatu

Malin hiru eskualde natural daude:

Erliebea aldatu

 
Maliko topografia.

Lurralde gehiena laua da, baino han eta hemen muino harritsuak daude. Adrar des Ifoghas ipar-ekialdean, Manding eta Bambouk mendiak hego-mendebaldean eta Hombori Tondo hego-ekialdean dira mendigune garrantzitsuenak. Hombori Tondo da Maliko gailurra da, 1.153 metrorekin[1].

Hidrografia aldatu

Niger eta Senegal dira ibai nagusiak. Niger ibaiak 1.693 kilometroz zeharkatzen du herrialdea, hego-mendebaldetik hego-ekialdera, bihurgune handi bat eginez. Ibai honek, eta bere adar nagusia den Bani ibaiak, Gineako Fouta Djalonen dute iturburua. Maliko erdialdean, Timbuktu eta Djenné artean, barne delta zabala eratzen du. Niger ibaia Maliren bihotza da, janari eta ur-iturria eta garraiobide garrantzitsua delako. Herrialdearen mendebaldea, Mauritania, Senegal eta Gineak inguratzen dutena, Senegal ibaiaren arroan dago. Ibai hau, ur handien garaian (urtean hiru hilabetez) Kayeseraino nabigagarria da.

Klima aldatu

 
Maliko eremu klimatikoak.

Mali oso eskualde beroan dago. Izan ere, ekuatore termikoak, urteko batez besteko tenperatura handienak dituzten puntuak lotzen dituen irudizko lerroak, herrialdea zeharkatzen du. Zatirik handienean prezipitazioak urriak dira eta lehorteak maizkoak. Herrialdearen hegoaldean euri sasoia ekaina eta abenduaren artekoa da. Hiru eremu klimatiko daude[2][3]:

  • Iparraldeko bi herenetan basamortuko klima beroa dago, BWh Köppen klima sailkapenaren arabera. Egunez tenperatura 50 °C-ra irits daiteke, eta gauez 5 °C-ra jaitsi. Prezipitazioa oso txikia da, 127 milimetro baino gutxiago urtean.
  • Herrialdearen erdialdeak estepako klima beroa dauka, BSh Köppen klima sailkapenean. Tenperatura oso beroa da urte guztian; sasoi lehorra luzea da, eta euri sasoia laburra eta gorabeheratsua. Urtean pilatutako prezipitazioa 500 milimetrotik beherakoa izaten da.
  • Hegoaldean Sabanako klima dago, Aw Köppen klima sailkapenaren arabera. Eguneko batez besteko tenperatura 24 °C eta 30 °C artekoa izaten da, eta urtean pilatutako prezipitazioa 1.400 milimetrotik gorakoa.

Datu orokorrak[4][5] aldatu

Kokapena: Mendebaldeko Afrika, Aljeriaren hegoaldean

Koordenatu geografikoak: 17°N 4°W / 17°N 4°W / 17; -4

Azalera:

  • osoa: 1.240.192 km²
  • lehorra: 1.220.190 km²
  • ura: 20.002 km²

Herrialdearen mugak:

denetara: 7.243 km

Erresuma mugakideak:

Itsasbazterra: 0 km (itsasgabea)

Lurraldea: gehiena laua, hondar-basamortua iparraldean, sabana hegoaldean, muino malkartsuak ipar-ekialdean.

Muturreko garaierak:

Baliabide naturalak: urrea, fosfatoak, kaolina, gatza, kareharria, uranioa, igeltsu harria, granitoa, hidroelektrizitatea. oharra: bauxita, burdin harria, manganesoa, eztainu eta kobre hobiak badira ere, ez dira ustiatzen.

Lurren erabilera: (2005)

  • lur landuak: %3,76
  • labore iraunkorrak: %0,03
  • beste: %96,21

Lur ureztatua: (2003) 2.360 km²

Ur baliabide berriztagarriak: (2001) 100 km³

Ur kontsumoa (etxeko-ura/industria-ura/nekazal-ura): (2000)

  • denetara: 6,55 km³/urte (%9/%1/%90)
  • per capita: 484 m³/urte

Arrisku naturalak: Harmattana, urtaro lehorreko haize beroa eta hautsez kargatua; maizko lehorteak; Niger ibaiaren noizbehinkako uholdeak.

Erreferentziak aldatu

  1. Projet Hombori. hombori.org (Noiz kontsultatua: 2016-11-8).
  2. Climat de Mali. lemali.org (Noiz kontsultatua: 2016-11-8).
  3. Mali: Climate & Agriculture. our-africa.org (Noiz kontsultatua: 2016-11-8).
  4. Library of Congress – Federal Research Division Country Profile: Mali, January 2005
  5. The World Factbook: Mali

Kanpo estekak aldatu