Maldivera[1] edo dhivehia[2] indoariar familiako hizkuntzetako bat da, Maldivetan ofiziala. 300.000 hiztun inguru ditu, gehienak Maldivetan, eta soilik 10.000 Minicoyen (Indiaren administraziopeko uharte bat). Jatorria Indiatik iritsitako hizkuntza prakrito batean du, K. a. 500ean galdua, eta sinhalaren antzekoa da. Denboraren joanean, zenbait hizkuntzaren eragina jaso du: arabierarena —mailegu asko hartu dizkio—, baita, neurri txikiagoan, portugesarena, tamilerarena, hindiarena eta persierarena ere.

Maldivera/ Dhivehi
ދިވެހި — ދިވެހިބަސް‎
Datu orokorrak
Lurralde eremuaMaldivak, India
Hiztunak+300.000
RankingaEz 100 hitz egindakoenen artean
Ofizialtasuna Maldivak
AraugileaEz dago arautua
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
Indo-irandar hizkuntzak
Indoariar hizkuntzak
Kasu gramatikalakdirect case (en) Itzuli, genitiboa, datiboa, lokatiboa, ablatiboa, instrumentala eta komitatiboa
AlfabetoaThaana (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1dv
ISO 639-2div
ISO 639-3div
Ethnologuediv
Glottologdhiv1236
Wikipediadv
ASCL5214
IETFdv

Uharteen arteko distantzia handien ondorioz, ahoskatze eta hiztegiko ezberdintasunak nabarmenak dira, bereziki, iparraldeko eta hegoaldeko atoloien artean. Esate baterako, maletar batek ez luke ongi ulertuko Seenu edo Adduko dialektoa.

Taana deritzon idazkera darabil, eskuinetik ezkerrera doana, baina lehen, dives akurun izenekoaz idazten zen, ezkerretik eskuinera: hori Islama uharteetara iritsi zenetik XVIII. mendera arte erabili zen, baina, modu ofizialean erabiltzen segitu zen Addun, XX. mendearen hasiera arte.

Hiru mailako klase ezberdintasun bat du: lehena, enme maa goiy, klase altu eta erregetzako jendeari buruz edo handikiekin hitz egiteko erabiltzen da, baita herrialdeko telebista eta irratian ere; agure, ofizial eta ezezagunekin, bigarren maila erabiltzen da, maa goiy; azkenik, jende gehienak eguneroko bizitzan hirugarren maila darabil, aadaige goiy.

Ez dago Kaixo! edo Agur! esateko zuzeneko itzulpenik: ohiko agurra Nora zoaz? (Kontaaka) galdetzea da.

Euskarak atoloi hitza (koral uharte edo arrezifezko eraztuna) atholhu hitzetik hartu dio.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.