Malcolm Young

Gitarjole australiarra

Malcom Mitchell Young (Glasgow, Eskozia, 1953ko urtarrilaren 6a - Sydney, 2017ko azaroaren 18a) Angus Youngen anaia izan zen eta, hau bezala, AC/DC musika taldearen kide eta sortzailea.

Malcolm Young

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMalcolm Mitchell Young
JaiotzaGlasgow1953ko urtarrilaren 6a
Herrialdea Australia
HeriotzaElizabeth Bay (en) Itzuli2017ko azaroaren 18a (64 urte)
Heriotza modua: dementzia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaAshfield Boys' High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgitarra-jotzailea, musikaria, kantugilea eta disko-ekoizlea
KidetzaAC/DC
Izengoitia(k)The Riffmaker
Genero artistikoahard rock
traditional heavy metal (en) Itzuli
blues rock
rock-and-rolla
Musika instrumentuagitarra
gitarra elektrikoa
DiskoetxeaEMI

acdcrocks.com
IMDB: nm0949850 Musicbrainz: ea719716-da05-46f8-bbd5-cc5803db3d0e Discogs: 273543 Allmusic: mn0000562418 Find a Grave: 185294368 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Malcom Mitchell Young Glasgowen jaio zen Eskozian, 1953ko urtarrilaren 6an. Gurasoak Malcolm William Young (19111985) eta Margaret Youngen (19131988) izan zituen eta, 1963an, Malcom haurra zelarik, ia familia osoa Australiara joan zen bizitzera. Senideak George, Margaret, Angus eta Alex izan zituen eta azken hau Londresen geratuko zen.

George Young The Easybeats rock bandako kide egin zen eta arrakasta lortu zuten Australian 1965-68 bitartean. Friday on My Mind abestiak nazioartean entzutea lortu zuen.

Futbolari ona izateko bidean, ezin izan zuen jarraitu ez baitzen 14 urtera arte nahikoa hazi. Lehen gitarra amaren eskutik etorri zitzaion, erakusten zuen jenio bizia erlaxatzeko ondo etorriko zitzaiola-eta. Gero anaia Angusentzako izango zen hura. Gitarra akustikotik gitarra elektrikora aldatu zen berehala eta George Young anaia zaharrenak asko erakutsi zion horretan. Malcolmek Gretsch Jet Firebird gitarra jotzen zuen, The Beast, bere hasierako Gretsch gorria, oso ezaguna egin zelarik[1].

Lana aurkitu bezain laster eskola utzi zuen eta ingeniari lanetan aritu zen. Aldi berean hasi zen bere lehen bandan, The Velvet Underground (Ez New Yorkeko The Velvet Underground) eta T. Rex eta The Rolling Stones taldeen abestien bertsioak egiten zituzten. Angus, bere aldetik, Kantuckee bandan hasi zen.

AC/DC eta arrakasta aldatu

1973an, Malcolm eta Angus Youngek AC/DC sortu zuten. Malcolmek 20 urte zituen eta Angusek, berriz, 18. Malcomen musikak 50eko rock and rolla eta bluesaren eragina du. Ez zen anaia bezain ezaguna eta eszenategian ez zen hura bezala nabarmentzen, baina Malcolmek idatzi zituen, Angusekin batera, AC/DC bandaren abesti gehienak eta Bon Scott eta Brian Johnsonen ondoan, bandaren buru kontsideratua zen. Erabaki garrantzitsuak berak hartzen zituen eta abestiak egin eta bandaren disko pare bat ekoiztu ere bai.

90aren hasieran, The Razors Edge biran ari zirela, banda utzi beharrean izan zen, alkohol adikziorako trataera behar zuela-eta. Tarte horretan bere iloba zen Steve Youngek ordezkatu zuen.

Malcom Linda Youngekin ezkonduta zegoen eta bi seme alaba izan zituzten: Ross eta Cara.

Malcolm rockaren historian gitarrajole hoberenetarikoa kontsideratuta dago.

Frenzal Rhomb banda australiarrak Forever Malcolm Young albuma egin zuten bere omenean (Bob Dylanen Forever Young albumari aipu eginez).

Kanpo loturak aldatu

Erreferentziak aldatu