Malahide gaztelua (ingelesez Malahide Castle, irlanderaz Caisleán Mullach Íde) Malahideko udalerrian kokatzen den gaztelua da, Irlandako Errepublikako Fingaleko konderrian dagoelarik.

Malahide gaztelua
Kokapena
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Local government county in IrelandFingaleko konderria
Koordenatuak53°26′41″N 6°09′54″W / 53.444722222222°N 6.165°W / 53.444722222222; -6.165
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1185
Arkitektura
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Henrike II.a Ingalaterrakoak Irlanda inbaditu zuenean, honen zalduna zen Richard Talbot jabetu zen 1185ean inguruko lur guztiaz. XII mendean gazteluaren eraikuntza hasi zen eta 1185ean bukatu. Talbot familia izanda bertako jabe 1976 arte, ia 8 mendez beraz, Oliver Cromwellek bere esku izan zuen tarte batean ezik, 1649–1660.

XVIII mendean gaztelua handitu egin zen eta dorreak gehitu zitzaizkion. 1976an Irlandako Gobernuak erosi zuen.

Ikustekoak aldatu

Gaztelua bera ederra bada ere, atzealdean duen Talbot lorategi botanikoak ikusi beharrekoak dira. Honetaz gain aipatu beharra dago, barnean dagoen miniaturazko trenen museoa, 1920-30 arteko Irlandako trenak eta geltokiak agertzen dituena.

Musika aldatu

Udan musika kontzertuak egiten dira gazteluan.

Iruditegia aldatu


Kanpo estekak aldatu