Malahide (Gaeleraz Mullach Íde) Irlandako Errepublikaren hiri bat da, Dublinetik 16 km kokatuta. 15.846 biztanle inguru ditu (2011). Kostaldean dago kokaturik, Fingaleko konderrian, baina gaur egun Dublinen auzune bihurtu da.

Malahide
Dublin, Irlanda
Administrazioa
Estatua Irlandako Errepublika
Probintzia Leinster
Hiria Dublin
Geografia
Koordenatuak53°27′03″N 6°09′16″W / 53.4508°N 6.1544°W / 53.4508; -6.1544
Map
Altuera3 metro
Demografia
Biztanleria15.846
Bestelako informazioa

Etimologia aldatu

Gaelerazko Mullach Íde izenak "Íde-ren muinoa" esan nahi du.

 
Malahide gaztelua

Historia aldatu

795ean bikingoak iritsi zirenerako bazen jadanik herrixka bat bertan. Estuarioa toki egokia izanik daniarrak bertan izan ziren ingelesak 1171ean etorri ziren arte. XIX mendearen erdialdera 1000 biztanletik gora zituen, kaia eta gatzagak zirela eta. Hurrengo urteetan Dublingoen atseden leku bihurtu zen.

Ondasun nabarmenak aldatu

Garraiobideak aldatu

Malahide Dublinetik hurbil dagoelako, Dublingo autobus-sare zerbitzua erabiltzen du (Dublin Bus) eta DART tren-zerbitzuak Greystones-Malahide lotzen ditu.


Kanpo estekak aldatu