Makaon, Asklepioren semea zen, eta bere anaia Polidariorekin errege izan zen Tesaliako hiru hiritan.

Makaon (mitologia)
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Ogibideamedikua
Familia
AitaAsklepios
AmaCoronis (en) Itzuli
Ezkontidea(k)Anticleia (en) Itzuli
Seme-alabakAlexanor (en) Itzuli, Nicomachus (en) Itzuli, Gorgasus (en) Itzuli, Polemocrates (en) Itzuli eta Sphyrus (en) Itzuli
Anai-arrebakPodalirius (en) Itzuli, Higia, Panacea (en) Itzuli, Iaso (en) Itzuli, Aceso (en) Itzuli, Egle eta Telesphorus (en) Itzuli

Botereak aldatu

Zauriak sendatzeko dohaina zuen, baita larrienak ere. Dohain hau, bere aitagandik jaso zuen. Menelao sendatu zuen, Pandaroren gezi batek zauritu zuena, baita Filoktetes ere, Heraklesek, hamar urte lehenago eragin zion zauri odoltsu bat zuena.

Historia aldatu

Helenaren ezkongaietako bat zen, eta, beraz, Troiaren aurkako espedizioan parte hartu zuen. Hirian, Troiako Zaldiaren barnean sartu zen, eta Teleforen seme zen Euripiloren esku hil zen. Bere errautsak, Nestorrek eraman zituen Gereniako santutegi batetara, non, gaixoek, sendatzea bilatzen zuten.


Kanpo estekak aldatu