Maiztasun metatuen analisi

Datu-taula batean klaseak ordenatu ondoren, kategoria bakoitzean haren goi-muga bera edo hura baino balio txikiagoa duten behaketen kopurua.

Estatistikan, maiztasun metatuen analisiak balio batetik behera edo balio horren berdinak diren datuen maiztasunak aztertzen dituen analisi mota da. Adibidez, uztaileko egun guztietatik %82.3etan tenperatura minimoa 21 °C edo txikiagoa dela esatean, 0.823 edo %82.3 portzentajea 21 balioari dagokion maiztasun metatua da. Maiztasun metatuen kalkulua aski sinplea da, datuak ordenatu ondoren, aski baita balio bakoitzeko azpitik zenbat datu geratzen diren zenbatezea. Horrela, maiztasun metatuek propietate hau betetzen dute: balio zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa da maiztasun metatua, balioa gehitu ahala datuak biltzen baitira.

Behatutako maiztasun metatuak (puntu gorriz) eta horietara doitutako probabilitate-banaketa baten banaketa-funtzioa (lerro urdinez).

Maiztasun metatuen analisiaren bitartez, fenomeno baten magnitudeak balio batetik behera zenbatetan agertzen den adierazteaz gainera, datuetara probabilitate banaketak doitzeko tresna moduan erabil daiteke, banaketa funtzioaren bitartez; aldi berean, fenomeno bat noizero errepikatzen den adierazten duen itzulera-aldia ere zehazteko erabil daiteke.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu