Maixa Lizarribar Saizar
(«Maixa Lizarribar» orritik birbideratua)
Maixa Lizarribar (Altzo, 1971) gipuzkoar abeslari eta trikitilaria da.
Maixa Lizarribar Saizar | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Altzo, 1971 (52/53 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | trikitilaria, musika-irakaslea eta abeslaria |
Kidetza | Maixa ta Ixiar |
Genero artistikoa | trikitia |
Musika instrumentua | trikitia |
Biografia aldatu
Ixiar Orexarekin herri txikietako erromerietan egin zituen lehen emanaldiak, anplifikatu txiki baten laguntzaz: ehun baino gehiago urtean. 1993an, Elkar diskoetxeak beste trikitilari bikote batekin -Iker eta Larraitz Goenaga anai-arrebekin- disko partekatu bat grabatzeko aukera eman zien.
2002an bakarkako disko bat kaleratu zuen, Maixa (Elkar), jazz musikariekin grabatuta. Geroztik, Gose taldearekin kolaboratu du, eta trikitia irakasten jarraitzen du Altzon, Arrasaten eta Gasteizen.
2019. urtean AMAK taldea sortu zuen beste hiru emakumezko trikitilarirekin.[1]
Diskografia aldatu
Maixa ta Ixiar aldatu
- Maixa eta Ixiar (1993, Elkar). Iker eta Larraitzekin batera ateratako diska.
- Uhinez uhin (1996, Elkar)
- Mantalgorri (1997, Elkar)
- Solasin (1998, Elkar)
Bakarka aldatu
- Maixa (1992, Elkar)
AMAK aldatu
- AMAK (2021, Baga-Biga)
Erreferentziak aldatu
- Edukiaren zati bat «Maixa Lizarribar Saizar» artikulutik hartua da. Artikulu hark Jon Eskisabel du egile, eta Creative Commons Aitortu-Partekatu Berdin 3.0 lizentziarekin argitaratu da Badok euskal kantagintzaren atarian.
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-05-14). «Lehen diskoa kaleratu du AMAK taldeak, amatasunaren eta emakumearen izatea ardatz» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-05-15).