Maitasun bizizaleak (espainieraz Vividoras del amor) Julio Romero de Torres margolari andaluziarraren margolan modernista da. 1906an sortu zuen Arte Ederren Erakusketa Nazionalean aurkezteko asmoz baina zentsuratua izan zen. Lan hau margolariaren lehen garaikoa da, errealismo sozialarena alegia. Romero de Torresen lan garrantzitsuenetariko bat da hau.[1]

Maitasun bizizaleak
(
Vividoras del amor)
Jatorria
Sortzailea(k)Julio Romero de Torres
Sorrera-urtea1906
IzenburuaVividoras del amor
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Genero artistikoagenero-artea
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
BildumaCaja General de Ahorros de Canarias (en) Itzuli

Deskribapena aldatu

Lau emakume prostituta gela batean daude itxaroten. Lurrean sutontzi bat ikus daiteke. Aurpegiek seriotasuna adierazten dute. Bereziki begiak dira deigarrienak; lau emakumeetatik hiru ikusleari begira daude. Laugarrena bere munduan bildua ematen du eta haren aurpegia ia ez da ikusten. Margolanean erotismorik edo festa girorik ez dago. Inguruak pobreziaren kutsua azaltzen du.

Eragina aldatu

1906an erakusketaren arduradunek inmoraltzat jo zuten obra hau eta atzera bota zuten. Gehien batean erreakzioaren jatorria gaia zen ezen margolanean ez baita inongo elemetu erotikorik ikusten. Izatekotan, salaketa adierazten du erotismoa baino gehiago. Zentzu horretan izenburua nahiko sarkastikoa da.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu