Mairuek Gaztediko Erraldoiak

Mairuek Gaztediko Erraldoiak taldearen wikipedia orrialdea

«Mairuek» Bilboko Erraldoien Konpartsa 1994eko otsailaren 18an elkarte gisa osatzen da, jaialdi eta bestelako ekitaldietan erraldoien eta buruhandien presentzia bultzatzeko asmoz.

Mairuek. Bilboko Erraldoien Konpartsa.

Erraldoiak 1993. urtean sortuak izan ziren Kukubiltxoren eskutik, eta Bilboko Gaiteroak Dultzineruak elkarteak finantziaturik (elkarte hau 1987. urten sortu zen, Bizkaia mailan nafarroako gaitak zuen presentzia indartzeko asmoz). Erraldoien aurkezpena urte bereko abuztuaren 15ean gauzatu zen, Amurrion.

Urte bat beranduago (1994) zaldiko bikotea agertzen da, karlista baten eta isabeldar baten irudia direlarik, Bilbon egondako borrokalariak gogoratuz. 1996. urtean buruhandi bikotea sortzen da, Aita Arrupe eta Miguel de Unamuno.

Pertsonaiak aldatu

 
Areatzako Jostune.
 
Aittite Matsorri.

Aittite Matsorri aldatu

Begoñako errepublikako baserritarraren irudia da. Izena Begoñako herritarren azpizenetik eratorria da, Matsorriak hain zuzen ere (Mahatsorri). Bere itxurak baserritarra dakarkigu gogora, Bilbon egondako erraldoi belaunaldi desberdinetako pertsonaia.

Areatzako Jostune aldatu

Jostunek Bilboko Areatzan aurrera eramaten zuten lana goraipatzen duen irudia.

 
Kargerue.

Kargerue aldatu

Hiribilduko kaietan egon ohi ziren kargeruen irudi bizia. Haien lana salgaiak bertan geldirik zeuden itsasontzietatik deskargatzea zen.

 
Angulerue.

Angulerue aldatu

Kargeruen lagun fidela; jada ibaian desagertutako angula arrantzatzen aritzen zen langile nekaezinaren irudia da.

Buruhandiak eta zaldikoak aldatu

Buruhandiak Hiribilduko historian ezagunak diren bi pertsonaiaren irudiak dira. Alde batetik, Miguel de Unamuno idazlea, eta, bestetik, Aita Arrupe josulaguna.

Zaldikoak, bestalde, isabeldar edo Mikelete eta karlista baten irudiak dira.

Lau erraldoiek herriko jendea dakarkigute burura. Ordea, buruhandien eta zaldikoen irudiek autoritate bortitza erakusten dute, bakoitzak puxika bana daramalarik.

 
Miguel de Unamuno eta Aita Arrupe.

Mairuek Gaztediko Erraldoiak aldatu

Hainbat urtez hasieran finkatu zen helburua era arrakastatsuan bete ondoren, belaunaldi berrien presentzia ezak eraginda konpartsa beharturik ikusten da haien jarduera Gaztedi Dantzari Taldeari helaraztera, Bilboko Santutxu auzoko dantza taldeari, hain zuzen ere.

Konpartsaren eta dantza taldearen arten hasieratik mantendu izan den harreman estuagatik eta dantza taldean erraldoiak aurrera ateratzeko prest zegoen talde baten presentzia aprobetxatuz, irudi guztien eskualdatzea aurrera eramatea erabakitzen da.

Eskualdatze hau 2017ko ekainaren 10ean burutzen da, Herri Oboeak jaialdiaren berreskuraketa aprobetxatuz (kainabera bikoitzeko hainbat instrumentu ezagutzera ematea helburu zuen jaialdia). Egun horretarako irudiak eraberriturik agertzen dira gizartean.

Geroztik irudi hauen presentzia ugaria izan da hainbat herri eta ekitaldietan, besteak beste Morgan, Barakaldon, Colindresen, Bilboko Aste Nagusian, Oiartzunen, Zornotzan, etc. Santutxun antolatzen den urteroko hitzordua azpimarratuz.

 
Mairuek Gaztediko Erraldoiak. 2022-06-24.


Erreferentziak aldatu

  1. http://mairuek.blogspot.com
  2. https://www.gaztedi.net/mairuekgaztedikoerraldoiak/
  3. https://web.archive.org/web/20201014091729/https://sites.google.com/site/javierlucasobregon/cabezudos
  4. https://www.facebook.com/mairuek.erraldoienkonpartsa

Kanpo estekak aldatu