Maila trofiko

Elikatze-sarean organismoek janaria lortzeko duten moduaren arabera bereiz daitezkeen mailetako bakoitza: ekoizleak (autotrofoak), kontsumitzaileak (heterotrofoak) eta azpimailak

Maila trofikoa[1] organismoek bazka-sarean janaria lortzeko duten moduaren arabera bereiz daitezkeen mailetako bakoitza da: ekoizleak (autotrofoak), kontsumitzaileak (heterotrofoak) eta azpimailak.[2]

Ekosistema bat nola funtzionatzen duen adierazten duten bi irudi: piramide ekologikoa (a) eta bazka sarea (b).

Honakoak dira:

  1. Kate bakoitza landare batekin, ekoizle edota organismo autotrofo batekin hasten da. Hauek norbere produktuak sortzen ditu gai organikoak inorganikoetatik sintetizatzen, fotosintesi izeneko prozesuaren bidez. Sintetizazio honen lehengaia edo energia ekoizlea eguzkiaren argia da.
  2. Katearen beste osagai edo kideei kontsumitzaileak deitzen zaie. Izan ere, ekoizletik elikatzen direnak lehen mailako kontsumitzaileak dira, eta aldi berean, lehen mailakoetatik elikatzen direnak bigarren mailako kontsumitzaileak deritze eta horrela elkarren segidan. Beraz, lehen mailako kontsumitzaileak belarjaleak dira eta bigarren eta hirugarren mailakoak haragijaleak.
  3. Beste azken maila bat ere badago, deskonposatzaileena. Azken hauek, organismo hilen gain eragiten dute, materia organikoa degradatuz eta hau berriro materia inorganikoa eratuz. Bakterioak eta onddoak dira deskonposatzaile gehienak. Materia inorganiko hau (nitratoak, nitritoak, ura, etb.) lurrera eta (karbono dioxidoa) atmosferara bueltatuz.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2011]
  2. Euskalterm: [Ingurumena Hiztegi Entziklopedikoa] [2009]

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zientziari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.