Maiatzaren hiruko fusilamenduak

Francisco Goyaren margolana

Maiatzaren hiruko fusilamenduak (gaztelaniaz: El tres de mayo de 1808 en Madrid, Los fusilamientos de la montaña del Príncipe Pío edo Los fusilamientos del tres de mayo) Francisco Goyak 1814an egindako margolana da, egun Madrilgo Pradoko Museoan gordea. 1808ko maiatzaren 2a Madrilen koadroarekin batera, Espainiako behin-behineko gobernuak eskatu zion Goyari, Napoleonen okupazioari aurre egin zion erresistentziaren omenez.

Maiatzaren hiruko fusilamenduak
Jatorria
Sortzailea(k)Francisco Goya
Sorrera-urtea1814
IzenburuaEl 3 de mayo en Madrid eta The Third of May, 1808
Mugimenduaerromantizismoa
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak268 (altuera) × 347 (zabalera) cm
Genero artistikoamargolaritza historikoa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaPradoko Museoa
BildumaPradoko Museoa eta Madrilgo Errege Jauregia
InbentarioaP000749
Koordenatuak40°25′N 3°41′W / 40.41°N 3.69°W / 40.41; -3.69
Map
Historia
ErakusketakEuropeana 280

Margolana gerraren lazturaren ikur bilakatu da, dituen edukiari, aurkezpenari eta indar emozionalari esker. Gainera, garaiko konbentzionalismoa hautsita geratzen da lan honetan. Izan ere, gerraren irudikapen tradizionalaren bideari ez dio jarraitzen, eta berria da estiloari, gaiari eta asmoari dagokienez.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maiatzaren hiruko fusilamenduak Aldatu lotura Wikidatan