Maialen Hegi-Luku

euskal idazlea

Maialen Hegi-Luku (Baiona, 1987) euskal idazle, margolari eta irakaslea da. 2018an Gazteluma saria irabazi zuen Girgileri anderea eleberriarekin.

Maialen Hegi-Luku
Bizitza
JaiotzaBaiona, 1987 (36/37 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Jasotako sariak
MugimenduaIpar Euskal Herriko idazleak

Literaturaren Zubitegia: 987

Biografia aldatu

Euskal ikasketak eta filologia ikasi zituen Baionan eta Gasteizen. 2010an Eusko ikaskuntzaren beka bat eskuratu zuen "Hiru uhainak" ipuinaren aldaeren ikerketa lanarentzat.[1]

Mikel Dalbret idazlearekin elkarlanean, lehen eleberria euskaratu zuen (Hainbat zorte, Elkar, 2015).

Gazteluma saria aldatu

Lehen eleberria idatzi zuen nahasmendu bipolarraz (Girgileri anderea, Elkar, 2018). Gazteluma bekari esker argitaratu zuen.[2] Lehen aurkezpena Sarako biltzarrean egin zen.

Erreferentziak aldatu

  1. «Berri korporatiboak - Bekak / Becas / Bourses, -2010/03/01-Bekak / Becas / Bourses» www.eusko-ikaskuntza.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-27).
  2. Berria.eus. ««Enetzat, eleberri honek funtzio katartiko bat ukan du»» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-03-27).