Maialen Beloki

Donostiako Zemaldiko zuzendariordea 2016tik

Maialen Beloki Berasategi (Donostia, 1983) Donostiako Zinemaldiaren zuzendariordea da 2016tik.[1][2] Elias Kerexeta Zine Eskola martxan jartzen parte hartu zuen, eta eskolako Zuzendaritza Akademikoko kide da. Komunikazioko irakaslea izan da HUHEZI Fakultatean, Mondragon Unibertsitatean.

Maialen Beloki
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1983 (40/41 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Enplegatzailea(k)Donostiako Zinemaldia  (2016 -

Zinema-ikertzailea aldatu

Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean 2002 eta 2005 urteen artean, Iruñean. 2010ean Zinema teoria, analisia eta dokumentazioan doktore-titulua lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, Antxon Ezeizaren lan zinematografikoa eta ibilbide profesionala aztertuta.[3][4][2][5] Ezeizari egokitu zaion testuinguru historiko, politiko, industrial eta kulturalean kokatzen ditu haren ekarpena. Eta, osagarri gisa, autorearen teoriak bere zinema-produkzioan noraino eta nola gauzatzen diren aztertu zuen. Ildo horretan, 60ko hamarkadatik 90ekora bitarteko espainiar zinemako hiru mugarri garrantzitsu ikertu zituen: errealismo kritikoa edo dialektikoa, Espainiako Zinema Berria eta Euskal Zinema Nazionala. Horretan kokatuta, Ezeizaren bizi-esperientzia ere aztertu zuen, batez ere, politikarekin zuen harreman eta konpromiso estua; zinemagintzaren eta politikagintzaren artean ibili zen, eta, antza, Antonio izatetik Antxon izatera pasa zen.

Idazlanak aldatu

2010ean Euskadiko Filmategiak argitaratu zuen Antxon Eceiza, cine, existencialismo y dialéctica liburuaren egileetako bat izan zen Jesús Angulo, José Luis Rebordinos, eta Antonio Santamarina-rekin.[6][7] 2015eko Euskal zinema: zinemagileen hiru belaunaldi liburuan ere parte hartu zuen.[8] Eusko Jaurlaritzako Kulturaren Euskal Kontseiluko kidea da.

Donostiako Zinemaldiko zuzendariordea aldatu

Urte Osoko Zinemaldiaren kontzeptuaren koordinatzailea Donostiako zinemaldiaren barruan. Hori da, hain zuzen, erakundearen apustu estrategikoetako bat, eta Zinemaldiaren apustu estrategiko horretan funtsezko jarduera-ildo hauek landu nahi dituzte:[5]

  • talentu berriak bilatzea eta garatzea eta horiei lagun egitea (Ikusmira Berriak, Nest),
  • prestakuntza eta zinemari buruzko ezagutzak transmititzea (Elias Kerexeta Zine Eskola eta Zinemaldia+)
  • eta ikerketa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua eta Zine argitalpena).

Erreferentziak aldatu

  1. «'Euskarazko zinemak loraldiari eustea ikaragarri ona da zinemaldiarentzat'» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-09-12).
  2. a b Imaz, Andoni. «Zinemaren aldiak eta aldiriak» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-09-12).
  3. (Gaztelaniaz) Beloki, Maialen. (2010). «ENTRE ANTONIO Y ANTXON ECEIZA. CINE Y POLÍTICA» www.educacion.gob.es Teseo-tesis (Noiz kontsultatua: 2021-09-13).
  4. (Gaztelaniaz) Beloki, Maialen. (2010). Entre Antonio y Antxon Eceiza. Cine y Política - cyp - Audiovisual Communication and Advertising Department - UPV/EHU. UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2021-09-13).
  5. a b (Gaztelaniaz) Beloki, Maialen. «Dock Of The Bay 2021. Musika Dokumentalen Jaialdia» www.dockofthebay.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-12).
  6. Antxon Eceiza : cine, existencialismo y dialéctica. Euskadiko Filmategia-Filmoteca Vasca 2009 ISBN 978-84-936559-6-9. PMC 609530615. (Noiz kontsultatua: 2021-09-12).
  7. «Maialen Beloki. Donostiako Zinemaldia: Industriak euskal zinemaren inguruan geroz eta interes handiagoa du - Euskonews» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-12).
  8. Euskal zinema : zinemagileen hiru belaunald = Cine vasco : tres generaciones de cineastas. 2015 ISBN 978-84-943032-0-3. PMC 967318006. (Noiz kontsultatua: 2021-09-12).

Kanpo estekak aldatu