Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Mauka (argipena)»

Mahuka jantzi zatia da, beso osoa edo besoaren goiko aldea estaltzen duena.

Mahuka motzeko elastikoa.

Mahuka motak aldatu

Hauek dira ezagunenak:

  • Mahuka luzea. Eskumuturreraino ailegatzen da.
  • Mahuka motza. Ukondoraino ez da heltzen.
  • Mahuka hiru laurden . Eskumuturreraino heldu gabe ukondoa edo gehiago estaltzen duena.
  • Mahuka lerdena. Mahuka zabala, ez eskumuturrean ezta ere besoan itsasten ez dena.
  • Aingeruaren mahuka. Emakumeen etxeko mantaletan asko zabaltzen direnak.
  • Mahuka galdua. Jaken atzekaldetik zintzilik gelditzen zirenak. Ohikoak ziren nekazari munduan.
  • Raglan mahuka edo ranglan. Ez da mozten besagainean eta leporaino heltzen da.[1]

Esapideak aldatu

  • Mahuka: Oso gauza merkea, pagotxa, aukera.
  • Mahuka zabala: Beharkizun gutxikoa, laxoa izan.
  • Mahuka-hutsik: Alkandoraren gainean jakarik edo beste jantzi mahukadunik ez eramatea.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu