Maha Haj

Palestinar jatorriko zinemagile israeldarra

Maha Haj, arabieraz: مها حاج, (Nazaret, 1970) jatorri palestinarreko zinema-zuzendari eta gidoilari arabiar israeldarra da.[1]

Maha Haj

Bizitza
JaiotzaNazaret, 1970 (53/54 urte)
Herrialdea Israel
Hezkuntza
HeziketaHaifako Unibertsitatea
Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearra
Hizkuntzakarabiera
hebreera
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria eta film-zuzendaria
Lan nabarmenak

IMDB: nm3326361 Allocine: 772369 Rottentomatoes: celebrity/maha_haj Allmovie: p826569 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Haj Nazareten jaio zen.[2] Nazareteko eskola kristau bataiatzailean hezi zuten, gurasoak ekintzaile komunistak ziren arren. Aitaren eraginpean, zientzia farmazeutikoak ikasten hasi zen, baina urtebete geroago literaturara aldatu eta literatura ingeleseko eta arabiarreko lizentziatura amaitu zuen Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearrean, eta Haifako Unibertsitatean hizkuntza eta literaturako masterra egin zuen. Maistra gisa hasi zen lanean, baina interes handiagoa zuen bere denbora librean egiten zituen arte eta idazketan.

Besteak beste, Elia Suleimanen The Time That Remains (2009), Ziad Doueiriren The Attack (2012), Adi Adouanen Arabani (2014) eta Rafael Najariren Over the HIlltop ( 2014) filmetako eszenografo, gidoilari eta arte-zuzendari gisa hasi zuen bere karrera zinematografikoan.[3]

2009an, Burtuqal film laburra idatzi eta zuzendu zuen. Arrakasta handiz estreinatu zen, eta nazioarteko zenbait zinema-jaialditan proiektatu zen, eta, ondoren, Within These Walls dokumentala (2010) egin zuen.[4]

Zuzendari eta gidoilari gisa nazioarteko ospea lortu zuen 2016an Personal Affairs filmarekin. Canneseko Zinemaldian estreinatu zena, Un Certain Regard sailean.[5][6] Film luze onenaren saria ere jaso zuen Haifako Nazioarteko Zinemaldian. Arrazoibidean, epaileek honako hau idatzi zuten:

"Gizateriarekiko erabateko maitasuna den sorkuntza da, arina eta dibertigarria, liluragarria eta zintzoa, giza mosaiko garaikidea, tokikoa nahiz unibertsala".[7]

Hajek Israelgo Zinema Funtsaren (IFF) bidez funts publikoak lortzeko izan zituen zailtasunak zehaztu zituen, logistikoak zein emozionalak, Asuntos personales (Gai pertsonalak) filmerako.[8]

Garai hartako Kultura ministro israeldarrak, Limor Livnatek, arauak ezarri zituen funts publikoak jasotzen zituen edozein proiektu film luze israeldar gisa hertsiki aurkezteko, ez film palestinar-israeldar edo palestinar gisa, eta horrek zailtasunak sortzen zizkien Haj bezalako zinemagileei, beren kultura palestinar/israeldarra nabarmendu nahi baitzuen, nortasun duala.

Azken batean, IFFk proiektua babestu zuen, Haj-ek eta haren ekoizleak filma israeldar film gisa estreinatzeko terminoak onartu ondoren.

2022an, Mediterranean Fever (Sukar Mediterranearra) berak idatzi eta zuzendu zuen, 2022ko Canneseko Zinemaldian estreinatu zen Un certain regard sailean, eta Gidoi Onenaren Saria irabazi zuen. Haifan bizi den palestinar baten ondorio psikologikoei buruzkoa da film luzea.'[9][10]

Erreferentziak aldatu

  1. Martínez, Beatriz. (2017-07-21). «'Asuntos de familia', la vida en Palestina» elperiodico.
  2. «Maha Haj» Festival Scope Pro.
  3. «Maha Haj» Boston Palestine Film Festival.
  4. Brown, Hannah. (2017-03-18). THE LONG ROAD TO ‘PERSONAL AFFAIRS'. .
  5. McCarthy, Todd. (2016-12-05). 'Personal Affairs': Cannes Review. .
  6. Grierson, Tim. «'Personal Affairs': Cannes Review» Screen.
  7. נירית אנדרמן. (2016-10-23). הזוכה בפסטיבל הסרטים בחיפה: "עניינים אישיים" של הבמאית הפלסטינית מהא חאג'. .
  8. Joseph, Anne. (2017-05-11). Film-maker Maha Haj: A director's dilemma. .
  9. Gallegos, Ricardo. (2022-10-13). «Crítica en corto: "Mediterranean Fever" de Maha Haj (Chicago Film Festival 2022)» La Estatuilla.
  10. «Awards» Festival de Cannes 2022.

Kanpo estekak aldatu