Magreb Arabiarraren Batasuna

Magreb Arabiarraren Batasuna (MAB; arabieraz: اتحاد المغرب العربي‎ Ittiḥād al-Maghrib al-‘Arabī; frantsesez: Union du Maghreb arabe, UMA) Afrika iparraldeko Magreb lurraldeko zenbait estatu biltzen dituen erakunde politikoa da.

Magreb Arabiarraren Batasuna
Datuak
Motagobernu arteko erakundea
Historia
Sorrera1989
webgune ofiziala

Ezaugarriak aldatu

1989an sortu zuten, lurralde hartako egoera ekonomiko, politiko, militar, kultural eta soziala sustatzeko, eta etorkizunean Ipar Afrikako merkatu komun bat sortzeko. Estatu sortzaile eta kideak Aljeria, Libia, Maroko, Mauritania eta Tunisia dira. Erakundearen egoitza Tunisiako hiriburuan, Tunisen, dago. Erakundearen organorik gorena Presidentzia Kontseilua da; bost herrialde kideetako buruzagiek osatzen dute, eta bi urtetik behin biltzen dira. Presidentzia Kontseiluaren bilerak prestatzea, Atzerri Ministroen Kontseiluaren betebeharretako bat da. Aholkularitza talde bat ere sortu dute, Aholkularitzarako Kontseilua, herrialde bakoitzeko hamarna ordezkariz osatua. Administrazio lanak Idazkaritza Nagusiaren esku daude. Justizia Auzitegi bat ere bada, herrialde bakoitzeko bina epailez osatua. Erakundearen Presidentzia txandakakoa da. Magreb lurraldeko arazo politiko eta ekonomikoak direla-eta, sorrerako helburuak betetzeko zailtasunak sortu dira. 1994 arte onartuta zeuden egitasmo batzuk: merkataritza librerako eremu baten sorrera, garraiobideen hobekuntzak, airelinea komunak sortzea, mugen batasun baten sorrera eta kanpo merkataritzarako eta inbertsiotarako Magrebeko banku bat osatzea. Lorpen nagusiak izan dira batetik, inbertsiotako magrebiar banku baten sorrera, eta bestetik, Europar Batasunarekiko itun bat, etorkizunean (behin herrialde kideen artean merkataritza eta diru batasuna lortutakoan) negoziaziotan hasteko. Hori lortzeko, ordea, lehendabizi lurralde hartako zenbait arazo konpondu beharko dituzte, Sahara mendebaldekoa eta Aljeriako Gerra Zibila esate baterako.

Kideak aldatu

Herrialdea Azalera (km²) Biztanleria
(milioi, 2011)
BPG (PPP)
(USD, per capita)
BPG (nominal)
(bilioi USD)
GGI (2014)[1]
  Aljeria 2.381.741 37,1 7.200 183,4 0,717
  Libia 1.759.540 6,7 14.100 177,9 0,784
  Mauritania 1.025.520 3,4 2.200 4 0,487
  Maroko 710.850 32,3 5.100 103,8 0,617
  Tunisia 163.610 10,7 9.500 48,9 0,721
MAB 6.041.261 88,5 7.620 516 0,665

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu