Magnitogorsk (errusieraz: Магнитогорск) Errusiako Txeliabinsk oblastean dagoen hiri industriala da. Ural mendien hegoaldeko muturrean dago, Ural ibaiaren bi ertzeetan[1], Txeliabinsketik 250 km hego-mendebaldera eta Moskutik 1.400 km ekialdera. 2010ean 407.775 biztanle zituen[2].

Magnitogorsk
Магнитогорск
hiri/herria
Hiriaren ikuspegia Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Txeliabinskeko oblasta
AlkateaSergey Berdnikov (en) Itzuli
Izen ofizialaМагнитогорск
Jatorrizko izenaМагнитогорск
Posta kodea455000–455999
Geografia
Koordenatuak53°23′00″N 59°02′00″E / 53.3833°N 59.0333°E / 53.3833; 59.0333
Map
Azalera392,35 km²
Altuera370
Demografia
Biztanleria418.241 (2017)
0 (2017)
Dentsitatea1.039,31 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1743
Telefono aurrizkia3519
Ordu eremuaUTC+05:00
Hiri senidetuakBrandenburg an der Havel, Homel, Huai'an eta Daugavpils
http://www.magnitog.ru/

Historia aldatu

Iosif Stalinek 1930eko hamarkadan ezarri zituen Bost Urteko Planak garatzen aurrenengo ibili zen Magnitogorsk, eta ondorioz, hiria oso azkar garatu zen. Inguruan ugari zeuden burdin-hobiak ustiatuz, siderurgia-industria eraiki zuten. Hala ere, bertakoak adituak ez zirenez, lanak zuzentzeko kanpoko langileak ekarri zituzten Magnitogorsk hirira. Bigarren Mundu Gerran oso garrantzitsu eta estrategikoa izan zen, sobietarren tankeetatik erdiak bertan egindakoak zirelako, eta baita jaurtigai gehienak ere.

1980ko hamarkadan, sobietar sistema politiko eta ekonomikoa aldatzeko asmoz, Mikhail Gorbatxovek bultzatu zuen Perestroikaren ondorioz Magnitogorsk asko aldatu zen; izan ere, Magnitogorskeko Metalurgia-gune Konbinatua (MMK) lantegi erraldoia esku pribatuen esku geratu zen. Trenbidea berreraiki zuten, eta baita aireportu berria ere. Edozein modutan ere, burdin-meatzeak agortu zituztenetik, lehengaia Kazakhstanetik inportatu behar izaten dute.

Biztanleria aldatu

Biztanleriaren bilakaera
1931 1939 1959 1970 1979 1989 2002 2010
64 100 145 948 311 101 364 209 406 074 440 321 418 545 407 775

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Magnitogorsk)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -10.0 -8.8 -2.1 10.6 19.4 24.9 25.2 23.4 17.4 9.1 -1.9 -7.9 8.3
Batez besteko tenperatura (ºC) -14.1 -13.5 -7.1 4.5 12.6 18.2 19.2 17.0 11.1 3.8 -5.9 -11.9 2.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -18.3 -18.1 -11.9 -1.0 5.9 11.4 13.4 11.1 5.3 -0.8 -9.6 -16.0 -2.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 19 14 18 27 33 39 60 48 27 24 23 21 353
Iturria: [3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu