Magnetita Fe3O4 formula kimikoa duen mineral ferromagnetikoa da. Burdinaren oxidoetako bat da eta espinelaren taldekoa da. Magnetitaren formula FeO·Fe2O3 gisa ere idatz daiteke: lehen zatia (FeO) wustita da eta bigarrena (Fe2O3) hematitea.

Infotaula de mineralMagnetita
Ezaugarri orokorrak
KategoriaMineralak
FormulaBurdina(II,III) oxidoa, Fe3O4
Dana sailkapena7.2.2.3
Nickel-Strunz sailkapena4.BB.05
Sistema kristalinoKubikoa
Talde espazial227 talde espaziala
EponimoaMagnesia Prefecture (en) Itzuli
Identifikazioa
KoloreaBeltza, grisaxka
HabitoaOktaedrikoa, bikortsu finetik masibora
Gogortasuna
Mohs eskalan
5,5 - 6,5
DistiraMetalikoa
MarraBeltza
Dentsitate erlatiboa5,17 - 5,18

Magnetita modu naturalean agertzen den mineralik magnetikoena da. Ezaugarri hau baliatuz, iparrorratz sinple gisa erabili izan da historian zehar.

Mineral hau arroka igneo eta metamorfiko ia guztietan ageri da bikor txiki eran. Arroka sedimentario askotan ere aurki daiteke. Burdina mearen iturri garrantzitsua da.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.