Magda Hollander-Lafon

Magda Hollander-Lafon (Záhony, 1927ko ekainaren 15a- Rennes, 2023ko azaroaren 26a) [1] hungariar jatorriko idazle, hezitzaile eta psikologo frantsesa izan zen, frantses naturalizatua.

Magda Hollander-Lafon
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMagdolna Hollander
JaiotzaNyíregyháza1928ko ekainaren 15a
Herrialdea Hungaria  1954)
 Frantzia  (1954 -
Lehen hizkuntzahungariera
HeriotzaRennes2023ko azaroaren 26a (95 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
hungariera
Jarduerak
Jarduerakpsikologoa, idazlea eta hezitzailea
Jasotako sariak
IMDB: nm5425618 Edit the value on Wikidata

Jatorri judua zuena, 1944ko otsailean Auschwitzeko sarraski-esparrura deportatu zuten. Holokaustotik bizirik atera zen, eta 1954an iritsi zen Frantziara. 2012an, Quatre petits bouts de pain liburua idatzi zuen, sarraski-esparruetan bizirik iraun izanaren lekukotasuna emateko. 2021ean beste testu bat argitaratu zuen, XXI. mendeko gazteei zuzendutako Demain au creux de nos mains.

Biografia aldatu

Záhonyn jaio zen, Hungaria eta Eslovakiaren arteko mugan dagoen herri batean. Bere gurasoak ez ziren judu praktikatzaileak, amaren aiton-amonak ez bezala.

1944an, hamasei urte zituela, Auschwitzera deportatu zuten gainerako familiarekin batera, eta familia han galdu zuten bizia. Bigarren Mundu Gerraren ostean haur psikologia ikasi zuen eta frantsesa ikasi zuen . [2] [3]

Hogeita hiru urterekin bataiatu zuten katoliko. [4]

Obra aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu