Maeda Toshiie (japonieraz: 前田 利家?, 1539ko urtarrilaren 15a1599ko apirilaren 27a) Oda Nobunagaren jeneralik garrantzitsuenetako izan zen XVI. mendeko Sengoku arotik Azuchi-Momoyama aroraino. Gortean izan zuen kargurik altuena Dainagon edo Aholkulari Handia izan zen.

Maeda Toshiie

Daimyō

Bizitza
JaiotzaNagoia1538ko urtarrilaren 15a
Herrialdea Japonia
Heriotza1599ko apirilaren 27a (61 urte)
Familia
AitaMaeda Toshimasa
AmaNagayowai-in
Ezkontidea(k)Jufukuin (en) Itzuli
Maeda Matsu (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaMaeda clan (en) Itzuli
Jarduerak
JarduerakSamuraia

Biografia aldatu

Owari probintzian jaio zen, Maeda Toshimasa samuraiaren laugarren semea zelarik. Toshiiek Oda klana zerbitzatu zuen txikitatik, eta bere leialtasuna Maeda klanaren lider izatea baimentzearekin saritua izan zen, oso ez ohiko saria familia bateko laugarren semearentzat, bereziki bere anaia nagusiek akats nabarmengarririk ez zutenean. Uste denez, Kinoshita Tokichiroren lagun egin zen (ondoren Toyotomi Hideyoshi bezala ezagun egingo zena) gaztea zenean. Oda Nobunagaren partetik Hideyoshi Saru, 猴 edo "tximua" ezaguna zen bezala, Toshiie Inu, 犬 edo "txakurra" bezala ezagutua zela esaten zen. Txakurrak eta tximuak elkarren lagun ezin daitezkeela izan dioen sinesmenaren ondorioz, Toshiie sarri zintzo eta xume bezala irudikatua da, Hideyoshi arduragabe bezala irudikatzen zen bitartean.

Toshiiek bere karrera militarra akahoro-shuko (赤母衣衆) kide bezala hasi zen, Nobunagaren aginte pertsonalpean zegoen unitatean. Ondoren infanteriako kapitaina (ashigaru taishō 足軽大将) bihurtu zen Oda klanaren armadan. Bere karreran zehar Toshiiek pertsona garrantzitsu ugari ezagutu zituen, Sassa Narimasa, Akechi Mitsuhide eta Takayama Ukon beste batzuen artean. Tokugawa Ieyasuren arerio ere bazen. Asakura klana garaitu ondoren, Maedak Shibata Katsuieren ondoan borrokatu zuen Hokuriku eskualdean. Halako batean feudo edo han bat eman zitzaion, honek Noto probintzia eta Kaga probintzia hartzen zituelarik. Azken probintzia hau, oso txikia bazen ere, oso emankorra zen.

Oda Nobunaga Honno tenpluan Akechi Mitsuhideren esku hil ondoren, eta honen ondoren Mitsuhide Hideyoshiren esku garaitua izan ondoren, azken honen aurka borrokatu zuen Shibata Katsuieren agintepean Shizugatakeko guduan. Shibata garaitua izan zenean, Toshiie Hideyoshiren zerbitzura pasa zen, eta honen jeneralik garrantzitsuenetako bat bihurtu zen. Hideyoshik, 1598an hil aurretik, Toshiie Bost Erregeordeen Kontseiluko kideetako bat bezala izendatu zuen, bere seme Toyotomi Hideyori zain zezan, hau klanaz bere kabuz arduratzeko bezain nagusia izan arte. Baina Toshiie izendatua izan eta urte betera hil zen, eta bere seme Toshinagagatik ordezkatua izan zen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maeda Toshiie