Madha (arabieraz: مدحاء‎madḥāʾ) Omango exklabe bat da, Arabiar Emirerri Batuen lurraldearen barnean kokaturik dagoena; Musandam muhafazaharen parte da. Aldi berean, Xarja emirerriak Nahwa izeneko beste exklabe bat du Madharen barnean. Guztien mugak 1969an ezarri ziren. Herrigune garrantzitsuena Madha Berria da.

Madha
مدحاء
barrendegia
Administrazioa
Estatu burujabe Oman
Governorates of OmanMusandam
Jatorrizko izenaمدحاء
Geografia
Koordenatuak25°17′04″N 56°19′59″E / 25.284444444444°N 56.333055555556°E / 25.284444444444; 56.333055555556
Map
Azalera77.7 km²
Altuera41 m
Demografia
Biztanleria2.260 (2003)
Dentsitatea29,09 bizt/km²

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Madha)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 24.6 24.6 27.8 32.8 36.7 37.9 38.5 37.7 36.6 33.9 29.9 26.1 32.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 13.6 14.1 17.2 20.7 24.4 26.6 28.6 28.3 25.9 22.1 17.8 15.2 21.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 14 36 29 9 2 0 1 0 1 1 7 15 115
Iturria: climate-data.org[1]

Erreferentziak aldatu

  1. Climate New Madha, climate-data.org

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Omango geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.