Maciej Rataj (Chłopi, 1884ko otsailaren 19aPalmiry, 1940ko ekainaren 21a) poloniar politikari eta idazlea izan zen. Poloniako behin-behineko presidentea izan zen 1922an eta 1926an.

Maciej Rataj


Poloniako presidentea

1926ko maiatzaren 15a - 1926ko ekainaren 4a
Stanisław Wojciechowski - Ignacy Mościcki

Poloniako presidentea

1922ko abenduaren 16a - 1922ko abenduaren 22a
Gabriel Narutowicz - Stanisław Wojciechowski
Sejmgo mariskala

1922ko azaroaren 23a - 1928ko martxoaren 26a
Minister of Culture, National Heritage, and Sport (en) Itzuli

1921eko abuztuaren 11 - 1921eko azaroaren 13a
Jan Heurich - Antoni Ponikowski (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaPeremozhne (en) Itzuli1884ko otsailaren 19a
Herrialdea Austria-Hungariako Inperioa
Poloniako Bigarren Errepublika
HeriotzaPalmiry (en) Itzuli1940ko ekainaren 21a (56 urte)
Hobiratze lekuaPalmiry Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: execution by shooting (en) Itzuli
bala zauria
Hezkuntza
HeziketaLviveko Unibertsitatea
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, idazlea, filologo klasikoa, kazetaria eta iritzi-kazetaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraService for Poland's Victory (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaPolish People's Party "Piast" (en) Itzuli
Polish People’s Party “Wyzwolenie” (en) Itzuli
People's Party (en) Itzuli

Hizkuntzalaritza klasikoko ikasketak egin zituen Lviveko Unibertsitatean eta, amaitzean, irakasle aritu zen Lviv eta Zamośćen. Lehen Mundu Gerraren amaieran Poloniako Bigarren Errepublikak independentzia lortu ondoren sartu zen politikan. Herriaren Alderdiko kidea eta alderdiko egunkariko editorea izan zen. 1919tik 1930era eta 1934tik 1935era diputatu izan zen. 1920tik 1921era Erlijio eta Hezkuntza Publikoko ministro izan zen.

1920 eta 1928 artean Sejmeko Mariskala (edo parlamentuko presidentea) izan zen, eta bi aldiz bete zuen errepublikako presidentetza, bitarteko gisa. Lehenengoa 1922ko abenduan, astebetez, Gabriel Narutowicz presidentearen hilketaren ondoren, eta bigarrena 1926ko maiatzean, hilabetez, Józef Piłsudski mariskalaren estatu-kolpearen eta Stanisław Wojciechowski presidentearen dimisioaren ondoren.

Naziek 1939ko abenduan atxilotu eta 1940ko ekainean exekutatu zuten.

Rataj-en hilobia

Lanak aldatu

  • Pamiętniki (Oroipenak) (1965)
  • Wskazania obywatelskie i polityczne: Wybór pism i przemówień z lat 1919–1938 (1987)
  • Maciej Rataj o parlamentaryzmie, państwie demokratycznym i sanacji (1998)

Kanpo estekak aldatu