MacGuffin bat (batzuetan McGuffin idazten da; euskaraz, Makgufin idatzi izan da) kontakizun batean erabiltzen den baliabidea da, istorioan garrantzia gutxi edo batere izan ez arren, pertsonaiek argumentuan aurrera jarraitzeko balio duena.

Alfred Hitchcock zuzendari eta produktoreak egin zuen teknika ezagun, baita hitza bera ere, 1939an Columbiako Unibertsitatean emandako hitzaldi batean. Honela esan zuen Hitchcockek: "Estudioan izen bat daukagu, 'MacGuffin' esaten diogu. Edozein istorio sortzen duen elementu mekanikoa da. Lapur-istorioetan ia beti lepoko bat izaten da eta espioen istorioetan paper multzo bat".

Izenaren jatorria aldatu

Hitchcockek François Truffautekin burututako liburu-elkarrizketan izenaren jatorriaz mintzatu zen:

« Izenak jatorria Music hallean du. Bi gizon tren batean zihoazen eta haietako batek besteari honakoa galdetu zion: “¿Zer duk hire buru gaineko maletegian doan pakete hori?”. Besteak honakoa erantzun zion: “Ah, hori McGuffin bat duk”. Beste gizonak bigarrengoz galdegin zion: “Zer duk McGuffin bat?”, eta bere bidaiakideak erantzun: “MacGuffin bat Eskozian lehoiak ehizatzeko gailu bat duk”. “Baina Eskozian ez zagok lehoirik”, bota zion lehenbiziko gizonak. “Orduan hor dagoena ez duk MacGuffin bat”, amaitu zuen bigarrenak. »


Deskribapena aldatu

MacGuffina beste narrazio baliabideetatik desberdintzen duena zera da: ez duela axola zehazki zer den. Istorioan motibazio bat sortzen duen bitartean nahikoa da. Istorioko pertsonaiek MacGuffinaren garrantzia onartuko dute eta horren arabera egingo dituzte ekintzak, baina ez du istorioan garrantzirik izango.

Oso baliabide erabilia da filmetan, thrilleretan bereziki. Ohikoa da MacGuffina filmaren hasierako elementu nagusia izatea, ondoren, protagonisten motibazioak eta arazoak agertzen doazen neurrian garrantzia galtzen joateko. Batzuetan filmaren amaierarako ahaztuta geratzen den elementua da.

Adibideak euskal literaturan aldatu

Adibideak zineman aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu